Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Azpeitiko epaitegian %65 euskaraz.

Azpeitiko epaitegian %65 euskaraz.

2015-01-14 / 07:41 / Uztarria   BESTERIK

Azpeitiko epaitegian izapideen %65 egin ziren euskaraz 2014an, Auzia Euskaraz proiektuak azaldu duenez.

Epaitegietan izapideak hasteko bi aukera daude egun: gaztelera hutsean egitea edo euskaraz eta gazteleraz egitea. Guztira, 59.672 izapide egin ziren euskaraz eta gazteleraz Azpeitiko epaitegian iaz, eta 32.432, berriz, gaztelera hutsean.

Auzia Euskaraz proiektua Justizia Administrazioko hainbat eragilek osatzen dute. Hala nola, abokatuek eta prokuradoreek, epaitegietako langileek, epaileek eta magistratuek, idazkari judizialek, fiskalek eta auzitegietako medikuek. Ekimenaren helburua da herritarrek hala eskatzen dutenean, auziak osorik euskaraz izapidetzea, eskaera aurkeztetik bulego judizialetako barne tramitazioa egin eta epaia eman arte.

  • Estreinakoz, Uztarria.eus agerkarian argitaratua, 2015-01-13an.

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus