Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Auzoko: Euskara eta Aniztasuna uztarri berean.

Auzoko: Euskara eta Aniztasuna uztarri berean.

2014-10-23 / 12:34 / Azpeitiko Euskara Patronatua   BESTERIK

Jatorri anitzeko herritarrak eta euskara elkarrekin uztartzea du helburu Auzoko egitasmoak. Egitasmoa Azpeitiko Udalak jarri behar du abian Topagunearekin elkarlanean.

Azpeitian egitasmoak izango duen dinamizatzaileak, Eneritz Albizuk, azaldu duenez, euskaratik urrun bizi diren herritarrak hizkuntzara hurbildu nahi dira Auzoko egitasmoaren bidez; "UEMA eta Euskaltzaleen Topagunetik sortua da Auzoko eta, mintzapraktika gisako proiektua da, baina oinarrizko mailan. Planteamendua honako hau da; astean behin bilduko gara auzotarrak (euskaratik gertu bizi diren herritarrak) eta auzokideak (euskaratik urrun daudenak) eta jolastuz edo hitz eginez, elkarrengatik ikasiz eta errespetuz euskarara hurbiltzea da helburua".

Albizuk azpimarratu duenez, "garrantzitsua da jatorri desberdinetako azpeitiarrak harremanetan jartzea, eta hori euskaraz egitea. Herritar bakoitzaren sorterria, sustraiak eta ohiturak ezagutu eta errespetatuko ditugu Auzokon, eta gure hizkuntzatik urrun bizi diren pertsonei aukea emango diegu gugana gerturatzeko. Izan ere, gure herrian euskara beharrezko tresna dute integraziorako".

Albizuren arabera, Auzoko egitasmoa Azpeitian ez ezik, Euskal Herriko beste hamar herrietan ere garatzen ari da Topagunea.

Albizuk gaineratu duenez, "euskararenganako hurbilpena da Auzoko. Hizkuntzarekiko grina sortzea du helburu, eta zubi lana egin nahi du herritarrekin, behin Auzoko probatuta euskaltegirako jauzia egin dezaten".

Egitasmoan parte hartu nahi dutenek, urriaren 30a bitartean izango dute izena emateko aukera eta horretarako, azpeitia.auzoko@topagunea.org helbidera idatzi edo 687 21 26 72 telefonora deitu behar dute.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus