Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Behin betiko onartu dute Udalaren Euskararen Erabilera Planaren V. Plangintzaldia

Behin betiko onartu dute Udalaren Euskararen Erabilera Planaren V. Plangintzaldia

2014-01-09 / 12:00 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP   UDALETXEA

2014ko lehen Udalbatzarrean, urtarrilaren 7koan, aho batez onartu zuten 2017a bitartean indarrean izango den plangintza, Eusko Jaurlaritzaren oniritzia jaso ondoren.

Azpeitiko Udalak 2013ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean eta ohiko udal bilkuran, behin-behinean onartu zuen Udalaren barneko Euskararen Erabilera Planaren V. Plangintzaldia. Orduan azaldu bezala, Udal Euskara Patronatuak eta UEMAk elkarlanean osatutako plangintzaren edukia Eusko Jaurlaritzara igorri zuten ondoren, eta hango arduradunen erantzunaren zain gelditu zen Udala, V. Plangintzaldia behin betiko onartu ahal izateko.

Hilabete pasatxo ondoren, urtarrileko Udalbatzarrean gauzatu ahal izan du Udalak behin betiko onarpen hori, Jaurlaritzak Azpeititik bidalitako txostenari oniritzia eman diola jakinda.

Behin-behinean onartu ostean, Erabilera Planaren V. Plangintzaldiaren edukia jendaurrean aurkeztu zuten Udalak eta UEMAk, joan den abenduaren 12an


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus