Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Iraurgi Ikastetxeak eta Altuna y Uria SA-k Bikain Ziurtagiria jaso dute

Iraurgi Ikastetxeak eta Altuna y Uria SA-k Bikain Ziurtagiria jaso dute

2013-12-18 / 11:55 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP   ENPRESAK

Atzo, abenduak 17, banatu zituen Eusko Jaurlaritzak 2013ko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak. Horietako bi Azpeitira etorri dira: Iraurgi Ikastetxeak goi-mailako Urrezko Bikain jaso du, eta Altuna y Uria eraikuntza enpresak tartekoa edo Zilarrezkoa.

Bikain Kanpo-Ebaluazioak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioarekin lankidetzan, eta erakunde batean euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzera daude zuzenduak. Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria ofiziala, publikoa eta doakoa da, eta hiru maila hartzen ditu bere baitan: oinarrizkoa (200 puntu gutxienez); tarteko maila edo zilarrezkoa (400 puntu gutxienez) eta goi maila edo urrezkoa (700 puntu gutxienez).

Aurten, orotara 36 erakundek jaso dute ziurtagiria; horietatik 9k goi-mailako urrezko Bikain egiaztatu dute; 16k tartekoa den zilarrezkoa; eta 11k oinarrizkoa. Kanpo-ebaluazio horiek Bikain Ebaluatzaileen Klubeko 113 kidek burutu dituzte. Ziurtagiria eskuratu dutenen zerrenda dago hemen.

Bikain-ek ekitaldi honetan banatu dituen ziurtagirietako bi Azpeitiko erakundeentzat izan dira. Batetik, Iraurgi Ikastetxeak goi-mailako Bikain ziurtagiria jaso du, urrezkoa; bestetik, Altuna y Uria SA eraikuntza enpresak tarteko edo Zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du.

Azpeitiko Udalak ere badu Urrezko Bikain Ziurtagiria; 2009an eskuratu zuen, eta ziurtagiria eskuratu zuen lehendabiziko udala izan zen.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus