Egin klik hemen INPRIMATZEKO


3. maila, EGA eta 4. mailako taldeetan izena eman daiteke oraindik Udal Euskaltegian

Azpeitiko Udal Euskaltegia / Euskaltegia / 2013-10-03 / 12:37


2013-2014 ikasturtea abian da jada Azpeitiko Udal Euskaltegian. Maila ezberdinetako zortzi taldetan banatuta hasi dira ikasleak lanean, batzuk euskalduntzen, besteak alfabetatzen. Oraindik pausoa eman ez dutenak ere, ordea, garaiz daude aurten euskarari heltzeko: HABEren 3. mailako, EGAko eta 4. mailako taldeetan izena emateko aukera badago oraindik, urriaren 11 arte.



Aipatutako hiru ikastaroak alfabetatze saileko maila altuenekoak dira. Bai HABEren 3. mailakoa, bai EGA, bai 4. mailakoa, lanpostu askotarako eskakizunen artean daude gaur egun. Horrez gain, euskararen erabileran eta lanketan sakontzeko aukera eskaintzen dute ikastaroek. Taldeak lanean hasi berriak dira, baina ikasle kopuruari dagokionez tokia dagoenez, izen-ematea luzatu egin du Udal Euskaltegiak

Dohainik trebatzeko aukera

4. mailako ikastaroa bereziki interesgarria izan daiteke ikasketak amaitu eta oraindik lan-mundura sartu ez diren gazteentzat: Udalak langabetuentzat ikasturte honetan ematen duen laguntza tarteko, hasieratik bukaerara erabat dohainik ikasteko aukera izango dute, asistentziaren baldintza betetzen badute.

Gainerako ikasleek ere badute, maila guztietan eta aurreikusitako baldintzen barruan, doan ikasteko modua, Udal Euskaltegiaren diru-laguntza eta beka sistemarekin.

Informazioa eta izen-ematea

Urriaren 11 bitartean, 3. maila, EGA edo 4. mailako taldeetan izena eman nahi dutenek honako bideak erabil ditzakete:


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/plangintzak/gurien/1380796627