Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Eusko Jaurlaritzak 2013an Azpeitiko Udalari % 30 murriztu dizkio euskararen diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritzak 2013an Azpeitiko Udalari % 30 murriztu dizkio euskararen diru-laguntzak

2013-09-16 / 12:40 / Azpeitiko Udala   EUSKARA PATRONATUA

Gizpuzkoako Foru Aldunditik jasotako diru-laguntza, aldiz, iazkoa baino % 26 handiagoa izan da. Hala ere, Jaurlaritzaren murrizketaren ondorioz, Azpeitiak euskararen sustapenerako laguntzetan 4.206,15 euro gutxiago jasoko ditu 2013an. Udalak jarri beharko du diru hori.

Azpeitiko Udalak herritarrei jakinarazi nahi die Eusko Jaurlaritzak 2013an aurreko urtean baino % 30eko diru-laguntza txikiagoa emango diola euskararen sustapenerako.

Eusko Jaurlaritzak, 2012. urtean Azpetiko Udalari herrian euskara sustatzeko 27.774,15 euroko diru-laguntza ematetik, 2013an 19.648 eurora jaitsi duela laguntza; alegia, aurten iaz baino 8.126,15 euro gutxiago jasoko ditu Azpeitiko herriak Jaurlaritzatik: % 30 gutxiago.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak udalei euskara sustatzeko urtero ematen dien diru-laguntza ere jaso berri du Azpeitiko Udalak eta, kasu honetan, % 26 handitu da laguntza hori. Alegia, Azpeitiko Udalak 2012an 12.480 euro jaso zituen Gipuzkoako Foru Aldunditik eta aurten, berriz, 16.400 euro: 3.920 euro gehiago.

Dena dela, batekoz beste, aurten iaz baino 4.206.15 euro gutxiago etorri zaio Azpeitiko Udalari, Eusko Jaurlaritzaren murrizketa horrengatik. Diru hori, Jaurlaritzak jarri ez duen diru hori, Azpeitiko Udalak jarri beharko du.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus