Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Azpeitian ere euskarari errenta atereaz

Azpeitiko Euskara Patronatua / Besterik / 2013-04-18 / 12:32


2012ko errenta aitortzeko kanpaina abian da Gipuzkoan. Apirilaren 16an hasi zen kanpaina ekainaren 25a arte luzatuko da. Azpeitiko Udalak, aurreko urteetan egin duen bezala, aitorpenak euskaraz egitera animatu nahi ditu herritarrak. Iazko kanpainan, Azpeitian guztira 7.822 aitorpen aurkeztu ziren eta horietatik 2.387 egin ziren euskaraz (% 30,52). Euskararen aldeko hautua goruntz doa urtetik urtera, poliki-poliki bada ere. Eman bultzada eta atera errenta euskarari!



Errenta aitorpena euskaraz egiteko modua dagoenetik beti doa goraka, Azpeitian, euskara aukeratzen dutenen kopurua, % 30eko kopuru hori oraindi xumea izan arren. Bere xumean, izan ere, Gipuzkoan euskaraz egindako aitorpen guztien (43.377) % 5,50 Azpeitian egindakoak izan ziren iaz; aitorpen guztiak kontuan hartuta, Azpeitiari kopuru osoaren % 2a baino gutxiago dagokio.

2011ko errentaren kanpainan, azken urteetan bezala, euskaraz aitorpen gehien egin diren herrien zerrendaren bigarrena izan zen Azpeitia, Donostiaren atzetik. Hiriburuan 5.167 aitorpen aurkeztu zituzten euskaraz, 104.189tik (% 4,96). Beste behin, era berean, 10.000 biztanletik gorako herrien artean euskarazko aitorpenen batez bestekoaren buruan agertzen zaigu Azpeitia; Oiartzun da % 30a gainditzen duen bestea (% 30,44), eta gainerakoak nahiko urruti gelditzen dira.

2008tik honako bilakaera

Hona hemen Azpeitian euskaraz egindako errenta aitorpenen bilakaera, 2008ko errentaren kanpainatik hona:

Aitorpen ereduak eta euskaraz egiteko aukerak

Errenta aitorpena egiteko lau eredu daude. Hona hemen bakoitza euskaraz egiteko moduak eta aukerak:

***



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/plangintzak/gurien/1366281165