Egin klik hemen INPRIMATZEKO


EGA eta HABEren 3. maila prestatzeko ikastaroa, ekainaren 25etik uztailaren 27ra

Azpeitiko Udal Euskaltegia / Euskaltegia / 2012-06-13 / 12:30


Matrikulazio-epea zabalik dago eta ekainaren 22a arte luzatuko da, Azpeitiko Udal Euskaltegian.



Urteroko eskaintzari eutsiko dio 2012. honetan ere Azpeitiko Udal Euskaltegiak eta, udan ere, euskara landu eta sakontzeko aukera eskainiko du, EGA zein HABEren 3. mailako titulu ofizialak eskuratu nahi dituztenei zuzendutako ikastaro trinkoarekin.

Aurtengo ikastaroa ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 27a arte luzatuko da. Matrikulazio-epea zabalik dago eta ekainaren 22a arte luzatuko da, Azpeitiko Udal Euskaltegian.

Astelehenetik ostiralera, egunero emango dira eskolak Udal Euskaltegian; egunean lau ordu eta erdi, hain zuzen.

Tituluak eskuratzeko azterketak irailean izango dira. Ikasleei datak euskaltegian jakinaraziko zaizkie.

Prezioa eta diru-laguntzak

Guztira, udako ikastaro trinkoaren prezioa 148,92 eurokoa da. Prezio horren barruan sartzen dira matrikula beraren kostua (133,92 euro) eta ikastaroan ikasleek erabiliko duten materialarena (15 euro).

Dena den, ikasleek ordaindutako matrikula osorik edo partez berreskuratzeko aukera izango dute -Azpeitian erroldatuta daudenek-, Udal Euskaltegiaren beka eta diru-laguntza sistemari esker. Beka edota diru-laguntzak eskuratu ahal izateko aipatzen diren baldintzak betetzen dituztenek, bueltan jasoko dute matrikula osoa edo haren zati bat.

Izen-ematea eta informazioa

Udako ikastaroetan izena eman nahi duenak edo informazioa gehiago jaso nahi duenak hiru bide ditu: Azpeitiko Euskaltegiaren egoitzara bertara joanez (Perdillegi kalea 1, Musika Eskola dagoen eraikina) goizeko 08:00etatik 19:00etara (etenik gabe), ordutegi horren barruan 943 811947 telefono zenbakira hots eginez, edo interneteko helbide honen bidez (www. erabili.com/eskatu/euskara_ikastaroak).


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/plangintzak/gurien/1339583445