Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Euskararen Mahaia berriro martxan

Euskararen Mahaia berriro martxan

2011-11-02 / 12:37 / Azpeitiko Euskara Patronatua (AEP)   EUSKALGINTZA

Azpeitiko Euskararen Mahaiak legealdi berriko aurreneko bilera azaroaren 7an egingo du, 18:30ean, Euskara Patronatuaren egoitzan. Azpeitiko euskara politika azpeitiarren parte-hartzearekin egin nahi du Udalak, eta Euskararen Mahaian parte hartu nahi duen ororentzat zabalik daude ateak.

Euskararen Mahaian herriko hainbat talde eta eragileren ordezkariak elkartzen dira, eta norbanakoak ere bai.

Hain zuzen ere, agintaldi berriko lehen bilera izango dena baliatu nahi da, Euskararen Mahaian parte hartzeko interesa duten herritar guztiei deia luzatzeko, eta Mahaian parte hartzeko gonbita egiteko.

Euskararen Mahaiak euskararen gainean udalerrian abian diren plan estrategikoak eta urtez urteko gestio planak kudeatzen ditu. Euskararen Mahaian proposatutakoak eta erabakitakoak bere horretan berresten ditu Udalak.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus