Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Biztanleko 46,2 euro bideratu zituen Azpeitiko Udalak 2008an euskara sustatzera

Biztanleko 46,2 euro bideratu zituen Azpeitiko Udalak 2008an euskara sustatzera

2011-03-24 / 13:11 / Azpeitiko Euskara Patronatua   UDALETXEA

2006an baino ia hamabi euro eta erdi gehiago jarri zituen Udalak euskara gaietarako. Bere mailako udalen artean -D eredukoak edo oso euskaldunak-, euskarari aurrekontuaren zati handienetakoa eskaintzen diotenen artean dago.

2008an euskararen sustapenerako erabilitako aurrekontu publiko, diru-laguntza eta giza-baliabideen ikerlana argitaratu berri du Eusko Jaurlaritzak. EAEko herri-administrazioek euskara bultzatzera bideratutako diruen eta aurrekontuen zenbaketa bi urtez behin egiten du Jaurlaritzak. Jaurlaritza bera, foru aldundiak, hiriburuak eta 5.000 biztanletik gorako gainerako udalerri guztiak dira neurketan kontuan hartu dituztenak, Azpeitia ere tartean dela.

5.000 biztanletik gorako udalak

5.000 biztanlez gorako udalerrietako udalek (hiriburuez aparte) 29,54 euro likidatu zituzten biztanleko 2008. urtean euskara sustatu eta normalizatzeko, bere aurrekontu osoaren % 2,06. Udalerri horiek EBPNko ereduen arabera aztertuz, alde nabarmenik bada batzuk eta besteek euskarari eskainitakoaren artean.

Euskarari diru-baliabiderik gehien eskaini dioten udalak C eredukoak dira (biztanleria euskalduna % 50-% 70 artean dituzten udalerriak, alegia), "nahikoa udalerri euskaldun" gisa defini ditzakegunak; honela, 10.000 biztanlez gorako C ereduko udalerrietako udaletan, 50,49 euro eskaini dituzte euskara sustatzera biztanleko, bere aurrekontu osoaren % 3,55. Eta 5.000-10.000 biztanlez arteko C eredukoetan, 43,63 euro, aurrekontu osoaren % 3,20.

Beste muturrean, euskarari diru-baliabiderik gutxien eskaini dioten udalak A eredukoak dira (euskaldunak biztanleriaren % 15 baino gutxiago diren udalerriak, alegia): Ertainetan (5.000-10.000 biztanle artekoetan) 24,14 euro likidatu dituzte biztanleko, eta handietan (10.000 biztanlez baino gehiagokoetan) 10,0 euro baino gutxiago.

Bilakaerari dagokionez, aipatu EBPNko 7 ereduetan gora doala urtez urte likidatutako euskara aurrekontua biztanleko: halere, igoerarik deigarrienak lehendik ere biztanleko euskarari diru-baliabide gehien eskaintzen zizkioten C ereduko udalerrietako udaletan eman da (C1 nahiz C2koetan). Horiekin batera, azpimarratu ere B1 ereduko udalerrietan eman den igoera, orain bi urte biztanleko 23,7 euro likidatzetik, 37,66ra pasa direnak.

Azpeitiaren aurrekontuak

2008an, 23.615.615 euroko aurrekontua izan zuen Azpeitiko Udalak; 2006tik % 32,8 igo zen aurrekontua (17.786.592 eurokoa izan zen aurrekontua 2006an).

2008an, euskarari 638.437 euro eskaini zizkion Azpeitiak, aurrekontu osoaren % 2,70. 2006tik % 36,8 igo zen Udalak euskarari eskainitako diru-kopurua (466.594 euro bideratu zituen euskara gaietarako 2006an). Aurrekontu osoarekiko batez bestekoaren igoera ere izan zen bi urteko tarte horretan (2006an aurrekontu osoaren % 2,62 izan zen euskararentzat).

2008ko datuetara mugatu eta alderaketa eginez gero, aztertutako EAEko erakunde guztiak kontuan hartuta, euskarari eskainitakoa aurrekontu guztien % 2,06 izan zen.

Zenbat euro biztanleko

Azpeitiak biztanleko 46,2 euro eskaini zizkion 2008an euskararen sustapenari, 2006an baino 12,4 euro gehiago. 2008an, Eusko Jaurlaritzak biztanleko 61,25 euro bideratu zituen euskararentzat, 5.000 biztanletik gorako udalek (denera) 29,54 euro (Gipuzkoakoek 41), hiriburuek 11,15 (Donostiak 14,9) eta aldundiek 9,36 (Gipuzkoakoak 10,34).

D ereduko udalak

Azpeitia D ereduko udalerrien artean kokatzen da; biztanle euskaldunen kopurua % 70etik gorakoa duten udalerriak dira D eredukoak. Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Azkoitia, Deba, Oņati, Oiartzun, Usurbil, Zarautz eta Zumaia dira, Azpeitiarekin batera, D ereduko udalen multzoa osatzen dutenak.

Hurrengo taulan, udalerri horiek 2008an biztanleko euskarari eskainitakoa eta euskarari zuzendutakoa udalerri bakoitzaren aurrekontu osoarekin alderatuta ateratzen diren zenbatekoak eta ahunekoak agertzen dira:

D ereduko udalerriak
UdalerriaBiztanleko zenbat euroAurrekontu osoarekiko, euskararentzat zenbat
Bermeo27,4% 1,96
Lekeitio11,8% 0,67
Ondarroa19,6% 1,60
Azkoitia14,9% 0,88
Deba35,3% 2,92
Oņati50,2% 2,80
Oiartzun40,6% 2,05
Usurbil70,6% 4,04
Zarautz36,4% 2,29
Zumaia31,9% 2,44
AZPEITIA46,2% 2,70


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus