Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  'Azpeitian euskaraz bizi gara'

'Azpeitian euskaraz bizi gara'

2011-02-22 / 12:49 / AEP   BESTERIK

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) kide diren gainerako udalerrietan bezala, Azpeitian ere ezarri ditu Udalak Azpeitian euskaraz bizi gara leloa duten kartelak.

Bi kartel jarri dira: bat, Azkoititik Azpeitirako sarreran, Loiola inguruan -albiste honetan ikus daitekeena-; eta, bestea, Zestoatik Azpeitirako sarreran, Eskuzta aldean. Joan den astean jarri zituzten biak.

Euskararen Mahaian 2010eko ekainaren 1ean adostu ondoren, Udaleko Euskara Batzordeak ekainaren 3an onartu zuen UEMAren aipatutako kartelak herriko errepide bidezko bi sarrera nagusienetan jartzea.

Azpeitiko Udala 2008ko apiriletik da UEMAko kide.


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus