Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Azpeitiko Udalak jaso du Urrezko Bikain Ziurtagiria

Azpeitiko Udalak jaso du Urrezko Bikain Ziurtagiria

2010-11-11 / 12:49 / Azpeitiko Euskara Patronatua   UDALETXEA

Eusko Jaurlaritzak atzo (2010-11-10) banatu zituen Donostiako Kursaalen 2009 eta 2010 urteetako Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak. Julian Eizmendi alkateak jaso zuen Azpeitiko Udalari dagokiona.

EAEko esparru sozio-ekonomikoko erakundeek garatutako hizkuntza-normalkuntzako prozesuek izan duten garapen-maila egiaztatzea eta aitortzea da Eusko Jaurlaritzak sortu eta Euskalit-ek kudeatzen dituen Bikain ziurtagirien helburua. Azpeitiko Udalak 2009an lortu zuen bere ziurtagiria. Bikain ziurtagiriek hiru maila aitortzen dituzte (Oinarrizkoa, Zilarrezkoa eta Urrezkoa), eta Azpeitiko Udalak maila goreneko ziurtagiria eskuratu zuen iaz, Urrezko Bikain-a, alegia.

Atzo iluntzean Kursaalean egindako ekitaldian 44 enpresa eta erakundetako ordezkariek jaso zuten bakoitzari zegokion Bikain ziurtagiria. 19k goi-mailako urrezko Bikain lortu dute -tartean Azpeitiko Udalak-; 14k tartekoa den zilarrezkoa; eta gainontzeko 11k oinarrizkoa (beltza). Azpeitikoa izan da Bikain ziurtagiria lortu duen udal bakarra. Udala ordezkatuz, Julian Eizmendi alkatea igo zen oholtzara saria jasotzera. Ekitaldian, alboan izan zituen Eizmendik Ana Mendizabal Euskara batzordeburua, eta Euskara Patronatuaren zuzendari Patxi Saez.

Ildo bereko artikuluak


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus