Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Elay: posiblea da euskaraz lan egitea

Elay: posiblea da euskaraz lan egitea

2010-10-27 / 13:10 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP   ENPRESAK

Elegunek gonbidatuta, Elay enpresaren esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen atzo (2010-10-26) Azpeitiko Euskara Patronatuan. Zuzendaritza Batzordeko kide den Kristina Elkorok, euskara normalizatzeko eta lan hizkuntza bihurtzeko Elay-n egindako urratsen berri eman zuen.

Euskararen sistematizazioa

Euskararen sistematizazioa

ELay-n, enpresako beste edozein gai bezala kudeatzea lortu dute euskararen gaia eta prozesu eta prozeduretan txertatua dute.

Horrela, euskara ez da aparteko zerbait bezala hartzen; arauak eta erabakiak guztiek ezagutzen dituzte, bakoitzak bere lanpostuko betebeharrak ezagutzea ahalbidetzen du. Azkenik, planaren garapena neurtzeko eta adierazleen bidez jarraipena egiteko balio izan du sistematizazioak.

Elay-ko ordezkariak egindako aurkezpenaren dokumentua ikus dezakezue HEMEN

Herriko enpresentzat

Atzoko ekitaldia saio irekia izan zen. Hamaika lagunek hartu zuten parte. Enpresa hauetako kideek, hain zuzen: Abelur, Antzibar, Biele, Corrugados Azpeitia, Glual, Iraurgi Lantzen eta Sarralle.

Kristina Elkorok esandakoari eutsi nahi diogu: egin daiteke, posiblea da euskaraz lan egitea. Horren eredu eta bide erakusle dira Elay-n.

Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus