Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Festa giroan agurtu dute ikasturtea EtorkiZUn egitasmoan

Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP / Ikastetxeak / 2010-06-01 / 12:20


EtorkiZUn, ikasle etorkinei euskaran murgiltzen lagunduta bideratutako egitasmoak aste honetan esango dio agur 2009-2010 ikasturteari. Hori dela eta, atzo (2010-5-31) ikasturte amaierako festa ospatu zuten Betharrameko jolaslekuan.



Azpeitiko hiru ikastetxek -Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai, Ikasberri Azpeitiko Ikastola eta Iraurgi Ikastetxea- hartzen dute parte Euskara Patronatutik bideratutako egitasmoan, eta hiru ikastetxeetako ikasle, irakasle eta koordinatzaileek hartu zuten parte atzoko festan, EtorkiZUn garatzeko ardura duten begiraleekin batera.

Amaitzear dagoen 2009-2010 ikasturte honetan laugarren ekinaldia bete du EtorkiZUn-ek. Guztira 93 ikaslek hartu dute parte, urritik hona, astelehenetik ostegunera 14:00etatik 15:00etara egin diren saioetan. Ikasleek norbere ikastetxean jaso dituzte saioak, adinen araberako taldeetan banatuta. Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleak eta Lehen Hezkuntzakoak (1.go mailatik hasi eta 6. mailarainokoak) dira saioetan parte hartu izan dutenak.

Saioak, esan bezala, hiru ikastetxeetan ematen dira. Egitasmo beraren barruan dabiltzan ikasle eta irakasle eta koordinatzaileek ez dute, ikasturtean zehar, elkar ezagutzeko paradarik izaten; baina atzo eguerdian denak elkartu ziren, horixe baitzen helburua: ikasle eta irakakasleak elkar ezagutzea... eta ondo pasatzea, noski. Herri kirolek eta jolasek eman zieten horretarako bidea, eta tartean bazkari-pasa ere egin zuten.


Erantzunak


Etorkizun ekimenean 93 ikasle etorkinek hartu dute parte

Nerea Uranga - UROLA KOSTAKO HITZA / 2010-07-23 / 12:08

Bukatzear den ikasturte honetan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 93 etorkinek hartu dute parte Etorkizun ekimenean. Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Euskara sailek herriko ikastetxeekin batera martxan jarritako ekitaldia da Etorkizun. Helburua haur eta gazte etorkinek euskara ikastea eta herriko gizarte bizitzan errazago txertatzea da. Programaren nondik norakoak joan den astelehenean bukatu zituzten eta egun horretan ikasturte bukaerako festa egin zuten, Betharrametako jolaslekuan.

Etorkizun programarekin herriko hiru ikastetxeetan egin dute lan (Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Azpeitiko Ikasberri Ikastolan eta Iraurgi Ikastetxean), taldeetan banatuta. Astelehenetik ostegunera, 14:00etatik 15:00etara bitartean egin dituzte saioak, adinen arabera banatutako taldeetan. Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailakoak eta Lehen Hezkuntzakoak dira saio horietan parte hartu duten ikasleak.

Etorkizun egitasmoa 2006an ikasturtean jarri zuten martxan Azpeitian. Ikasturtez ikasturte gero eta lagun gehiagok gartu du parte programan. 2006-2007 ikasturtearen hasieran 70 lagun hasi ziren parte hartzen martxan jarri berri zen programa berrian. Orduan, ikastetxeetan 62 ikaslek eta Zapo Txoko gaztelekuan zortzi gaztek hartu zuten parte.

Joan den astelehenean egin zuten ikasturte bukaerako festan, ekimenean parte hartu dutenek elkar ezagutzeko aukera izan zuten.


EtorkiZun egitasmoa festa giroan amaitu dute partaideek

Eli Aizpuru - EL DIARIO VASCO / 2010-07-23 / 12:22

EtorkiZun programan parte hartu duten ikasle eta irakasleek urte amaierako festa bat ospatuz amaitu dute ikasturtea, Betharramen. Guztira 93 ikaslek hartu dute parte, pasa den urritik hona, astelehenetik ostegunera 14:00etatik 15:00etara bitartean egin diren saioetan. Haur eta etorkinek euskara ikasteko eta Azpeitiko gizarte bizitzan errazago moldatzen laguntzeko helburuarekin antolatu zuten EtorkiZun herriko Udalak eta ikastetxeek elkarlanean.


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/plangintzak/gurien/1275387577