![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Azpeitiko Euskara Patronatua / Ikastetxeak / 2009-10-14 / 15:24
EtorkiZUn egitasmoaren koordinatzaile lan poltsarako izena eman zuten hamabi lagunetatik bost aurkeztu ziren lehiaketa-oposizioaren lehen azterketara, eta hauetatik hiru izan dira aurrez ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditu dutenak. Epaimahaiak jakinarazi duenez, 4. HEren (Hizkuntza Eskakizuna) azterketa izango da hautaketa prozesuaren bigarren urratsa, baina azterketaren data zehaztea falta da.
EtorkiZUn egitasmorako koordinatzaile posturako lan poltsaren prozesuak aurrera jarraitzen du. Azpeitiko Udalak xede horretarako abian jarritako lehiaketa-oposizioa joan den urriaren 1ean jarri zen abian, azterketa teorikoarekin. Lau galderak osatu zuten azterketa hura:
Froga osoak guztira 40 puntu balio zituen, eta galdera bakoitzak 10 puntu. Gainditu eta lehiaketa-oposizioan aurrera egiteko, berriz, 20ko puntuazioa gainditu behar zuten hautagaiek.
Udalaren deialdiari erantzunez izena eman zuten hamabi lagunetatik bost aurkeztu ziren azterketara, eta horietatik hiru izan dira aurrera egin dutenak. Honako hauek izan dira azterketaren emaitzak:
ZB | IZEN-ABIZENAK | PUNTUAZIOAK | EMAITZA |
---|---|---|---|
1 | Nagore Ramos Moraz | 36 | GAI |
2 | Garbiņe Bereziartua Etxeberria | 36 | GAI |
3 | Karmele Gomez Garmendia | 14,8 | EZ GAI |
4 | Eneko Irusta Basterretxea | 14 | EZ GAI |
6 | Aritz Rodriguez Segurola | 20 | GAI |
Erreklamazioak aurkezteko hamar laneguneko epea daukate lehen azterketaren emaitzekin ados ez daudenek. Epaimahaiak emaitzak gaur argitaratu dituenez, datorren urriaren 24a arte luzatuko da aipatu epea.
EtorkiZUneko koordinatzaile lan poltsarako hautapen prozesu honetan aurrera egin duten hautagaiek 4. Hizkuntz Eskakizuna (HE) lortzeko azterketa izango dute hurrengo hitzordua. HAEE-IVAP erakundearen ardura da azterketa horretarako deialdia eta momentuz, Azpeitiko Udalak izendatutako epaimahaiak jakinarazi duenez, azterketaren datak zehaztu gabe daude. Jakin bezain pronto emango zaie horren berri hautagaiei.
![]() | Inprimatu |