Egin klik hemen INPRIMATZEKO


EtorkiZUn-eko koordinatzaile lan poltsarako onartutako hautagaien zerrenda eman du Udalak

Azpeitiko Euskara Patronatua / Ikastetxeak / 2009-09-17 / 15:03


Euskara Patronatuaren EtorkiZUn egitasmorako koordinatzaile posturako lan poltsa osatzeko deialdian onartutakoen zerrenda eman du Azpeitiko Udalak. Lehen azterketa teorikoaren data ere finkatuta dago: urriaren 1ean izango da.



Etorkinen gizarte eta hizkuntza integraziorako egitasmoa da EtorkiZUn eta egitasmoaren koordinatzaile lanak beteko dituen pertsona hautatzeko lan poltsarako deialdia deitu zuen Azpeitiko Udalak; joan den irailaren 15ean itxi zen hautagaiek deialdiari erantzuteko epea. Orain, behin-behingoz onartutakoen zerrenda jasotzen duen dekretua plazaratu du Udalak. Guztira 12 lagunek osatzen dute onartutakoen zerrenda. Hauek dira:

Behin-behineko onartuen zerrenda hau, Udalaren eta Euskara Patronatuaren iragarki­-oholetan argitaratuko da. Interesatuek 10 laneguneko epea izango dute, ebazpen hau Udaleko iragarki-­oholean jartzen duten egunaren biharamonetik hasita, behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak jarri edo zerrendatik kanpo utzi dituzten akatsak zuzentzeko. Adierazitako epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin-­behineko zerrenda zuzenean behin betiko onartuko da.

Lehen azterketa eta epaimahaia

Lehen azterketa teorikoaren data ere finkatuta dago. Urriaren 1ean izango da, 10:00etan, Euskara Patronatuan (Perdillegi, 1).

Epaimahaiari dagokionez, hauek osatuko dute:

Dokumentazioa

EtorkiZUn egitasmorako koordinatzailea aukeratzeko prozesuan parte hartuko dutenentzat intereseko eta beharrezko zaizkien dokumentuak eta materiala jaso ditugu, beheko hauek:


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/plangintzak/gurien/1253192604