Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  EtorkiZUn-eko koordinatzaile lan poltsarako onartutako hautagaien zerrenda eman du Udalak

EtorkiZUn-eko koordinatzaile lan poltsarako onartutako hautagaien zerrenda eman du Udalak

2009-09-17 / 15:03 / Azpeitiko Euskara Patronatua   IKASTETXEAK

Euskara Patronatuaren EtorkiZUn egitasmorako koordinatzaile posturako lan poltsa osatzeko deialdian onartutakoen zerrenda eman du Azpeitiko Udalak. Lehen azterketa teorikoaren data ere finkatuta dago: urriaren 1ean izango da.

Etorkinen gizarte eta hizkuntza integraziorako egitasmoa da EtorkiZUn eta egitasmoaren koordinatzaile lanak beteko dituen pertsona hautatzeko lan poltsarako deialdia deitu zuen Azpeitiko Udalak; joan den irailaren 15ean itxi zen hautagaiek deialdiari erantzuteko epea. Orain, behin-behingoz onartutakoen zerrenda jasotzen duen dekretua plazaratu du Udalak. Guztira 12 lagunek osatzen dute onartutakoen zerrenda. Hauek dira:

  • Garbiñe Bereziartua Etxeberria
  • Samira Goddi Mendizabal
  • Karmele Gómez Garmendia
  • Idoia Gurrutxaga Portilla
  • Garbiñe Ibarzabal Bilbao
  • Eneko Irusta Basterretxea
  • Maria Marta Otegi Bengoa
  • Nagore Ramos Moral
  • Miren Retegi Garijo
  • Visitación Rodriguez Murillo
  • Aritz Rodriguez Segurola
  • Jaione Unanue Baños

Behin-behineko onartuen zerrenda hau, Udalaren eta Euskara Patronatuaren iragarki­-oholetan argitaratuko da. Interesatuek 10 laneguneko epea izango dute, ebazpen hau Udaleko iragarki-­oholean jartzen duten egunaren biharamonetik hasita, behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak jarri edo zerrendatik kanpo utzi dituzten akatsak zuzentzeko. Adierazitako epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin-­behineko zerrenda zuzenean behin betiko onartuko da.

Lehen azterketa eta epaimahaia

Lehen azterketa teorikoaren data ere finkatuta dago. Urriaren 1ean izango da, 10:00etan, Euskara Patronatuan (Perdillegi, 1).

Epaimahaiari dagokionez, hauek osatuko dute:

  • Epaimahaiburu:
    • Patxi Saez Beloki Azpeitiko Euskara Patronatuaren arduradun teknikoa eta Pedro Maria Elorza Uribesalgo, ordezkoa.
  • Mahaikideak:
    • Aintzane Agirre Olaizola Azpeitiko Udal Euskaltegiko Zuzendaria.
    • Ione Artola Latierro, Azpeitiko Udaleko Administrazio Orokorreko Teknikaria.
    • Gurutz Larrañaga HABEren ordezkari gisa eta Julio Aparicio Posada, ordezkoa.
    • Itziar Gallastegi Arregi, euskarako probetarako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) ordezkari gisa, eta Beatriz Irizar Elorza ordezkoa.
  • Idazkaria:
    • Ione Artola Latierro eta, ordezkoa Olatz Eizagirre Orbegozo.

Dokumentazioa

EtorkiZUn egitasmorako koordinatzailea aukeratzeko prozesuan parte hartuko dutenentzat intereseko eta beharrezko zaizkien dokumentuak eta materiala jaso ditugu, beheko hauek:


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus