Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  EtorkiZUn egitasmorako koordinatzaile lan poltsarako deialdia irailaren 15ean itxiko da

EtorkiZUn egitasmorako koordinatzaile lan poltsarako deialdia irailaren 15ean itxiko da

2009-09-10 / 11:38 / Azpeitiko Euskara Patronatua   IKASTETXEAK

Etorkinen gizarte eta hizkuntza integraziorako EtorkiZUn egitasmorako koordinatzaile posturako lan poltsa osatzeko deialdia zabaldu du Udalak. Interesatuek irailaren 15a baino lehen eman beharko dute izena.

Deialdi honen helburua, Azpeitiko Euskara Patronatuan etorkinen gizarte eta hizkuntza integraziorako martxan den EtorkiZUn egitasmorako koordinatzaile lan poltsa osatzea da. Era berean, sortuko den lan poltsa Euskara Patronatuan sor daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko erabiliko da, beti ere, deialdi honetan parte hartzeko baldintzak dagokion beharrekin baliokideak baldin badira.

Bete beharreko baldintzak

Onartua izateko eta hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko baldintza nagusiak hauek dira:

  • Unibertsitateko Diplomaduna izatea.
  • Euskarari dagokionean, 4. Hizkuntza Eskakizunaren (4. HE) pareko ezagutza izatea. Baldintza hori egiaztatzeko, izangaiek azterketa bat egin beharko dute. 4. HE edo horren baliokideren bat egiaztatzen duten izangaiek ez dute aipatutako proba hori egin beharrik, egiaztagiria eskabidearekin batera aurkezten badute.

Zereginak

EtorkiZUn egitasmoaren koordinatzaileak zeregin hauek izango ditu:

  • Egitasmoaren programazioa diseinatu.
  • Material didaktikoa sortu.
  • Lan taldeko koordinatzaile lanak egin:
    • Bilerak antolatu eta dinamizatu.
    • Begirale bakoitzaren jarraipena egin.
  • Euskara Patronatuko zuzendaria, etengabe, egitasmoaren nondik norako guztien jakitun izan eta berak deitutako bileretan parte hartu.
  • Ikasturte amaierako memoria txostena egin.
  • Klaseak eman.
  • Herriko ikastetxeekin koordinazio lanak egin.
  • Herriko ikastetxeekin ebaluazio bilerak egin.

Oinarriak eta eskabideak

Deialdi honen oinarriak osorik ikus daitezke HEMEN. Eskabideak irailaren 15erako aurkeztu behar dira Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean. Erabili behar den eskabide-eredua, aurkeztu beharreko dokumentazioa zehazten duela, berriz, HEMEN dago.


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus