Azpeitiko kale izendegia eguneratuta eta, zenbait kasutan, aldatuta, ikusiko dugu aurrerantzean. Euskaltzaindiak eginiko proposamenari jarraituz, udalerriko kale izendegi eguneratua onartu zuen Azpeitiko Udalak, joan den 2008-11-6an eginiko osoko bilkuran.
Udalak 2007ko udazkenean onartu zuen Azpeitiko mapa toponimikoa eta horren karietara hasi ziren Euskaltzaindiarekin harremanak. Izan ere, Akademiak EUDEL udal-elkartearekin izenpetutako hitzarmenean jasotakoaren arabera, Euskaltzaindiak doan eskaintzen die EAEko udalerriei beraien kale izendegiak eguneratzeko zerbitzua. Horretaz baliatu da, hain zuzen ere, Azpeitiko Udala, bere kaletegia eguneratu eta gaurkotzekorakoan.
Joan den udazkenetik hona garatu da lana. Udalak gaur egungo kale eta auzoen izendegia helarazi zion lehendabizi Euskaltzaindiari. Hau aztertu eta bere lehen proposamena egin zuen ondoren Akademiak, izendegia berriro Udalari emanez. Udal arduradunek, bere aldetik, lehen proposamen hori aztertu eta zegozkien iradokizunak gehituta itzuli zioten Euskaltzaindiari. 2008ko otsailaren 12an, azkenik, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak Altsasun eginiko bileran behin betiko izen-zerrenda onartu zuen eta Azpeitiko Udalari berriro bidali. Orain, Udalak osoko bilkuran eman dio azkenean bere oniritzia kale izendegi berrituari, indarrean sar dadin.
Artzubia eta Done Jakue
Euskaltzaindiak proposatutako kale izendegian badaude, orain arteko izendegiarekin alderatuta, zenbait aldaketa. Horien artean, orain arte ofiziala zen Harzubia etorbidearen ordez Artzubia etorbidea proposatu dute akademikoek, h-a kenduta. Santiago kaleak, berriz, Done Jakue izena hartuko du aurrerantzean.
Harzubia/Artzubiarena eta Santiago/Done Jakuerena bi adibide besterik ez dira. Euskaltzaindiak proposatu eta Udalak onartutako izendegi osoa jarraian duzuen taulan ikus dezakezue:
Izen ofiziala (generikorik gabe) | mota | Proposamen laburtua (1) | Proposamen osoa |
---|
Agirre | auzoa | Agirre | Agirre auzoa | Amue | kalea | Amue | Amue kalea | Anardi Area (Odria) | industrialdea | Anardi (Odria) | Anardi industrialdea (Odria) | Antxieta | plaza | Antxieta | Antxieta plaza | Antzibarrena | kalea | Antzibarrena (-a) | Antzibarrena kalea | Arana | kalea | Arana (-a) | Arana kalea | Arana-Goikoa | kalea | Aranagoikoa (-a) | Aranagoikoa kalea | Aratz-Erreka | auzoa | Aratzerreka | Aratzerreka auzoa | Arretxe | kalea | Arretxe | Arretxe kalea | Arria | auzoa | Arriaga | Arriaga auzoa | Atxubiaga | kalea | Aitzuriaga | Aitzuriaga kalea | Barrenetxe | auzoa | Barrenetxe | Barrenetxe auzoa | Basarte Area (Izarraitz) | industrialdea | Basarte (Izarraitz) | Basarte industrialdea (Izarraitz) | Bustinzuriko Errebala | kalea | Buztintzuri | Buztintzuriko Errebala | Damaso Azkue | plaza | Damaso Azkue | Damaso Azkue plaza | Eizagirre | auzoa | Eizagirre | Eizagirre auzoa | Eliz | kalea | Elizkale | Elizkale | Elosiaga | auzoa | Elosiaga | Elosiaga auzoa | Enparan | kalea | Enparan | Enparan kalea | Enparan Gain | ba/an | Enparangarai | Enparangarai ba/an | Erdi | kalea | Erdikale | Erdikale | Errekalde | kalea | Errekalde | Errekalde kalea | Etxe-Alai | auzoa | Etxe-Alai | Etxe-Alai auzoa | Euskalerria | kalea | Euskal Herria | Euskal Herria kalea | Foru | pasealekua | Foru pasealekua (-a) | Foru pasealekua pasealekua | Gallegi Area | industrialdea | Gallegi | Gallegi industrialdea | Garate Anaiaren | auzoa | Garate Anaiaren auzoa (-a) | Garate Anaiaren auzoa | Garmendi | auzoa | Garmendia (-a) | Garmendia auzoa | Garmendi-Gain Area (Oņatz) | industrialdea | Garmendigain (-a) (Oņatz) | Garmendigain industrialdea (Oņatz) | Garmendipe | kalea | Garmendipe | Garmendipe kalea | Gerratxiki | kalea | Gerratxiki | Gerratxiki kalea | Gerraundi | kalea | Gerraundi | Gerraundi kalea | Goiko | kalea | Goiko kalea (-a) | Goiko kalea | Harzubia | etorbidea | Artzubia (-a) | Artzubia etorbidea | Ibai Eder | kalea | Ibaieder | Ibaieder kalea | Ibai Ondo | kalea | Ibaiondo | Ibaiondo kalea | Iberotarren | plaza | Iberotarren plaza | Iberotarren plaza plaza | Ildefonso Gurrutxaga | kalea | Ildefonso Gurrutxaga | Ildefonso Gurrutxaga kalea | Iņaki Azpiazu | kalea | Iņaki Azpiazu | Iņaki Azpiazu kalea | Izarraitz | auzoa | Izarraitz | Izarraitz auzoa | Jose Antonio Agirre | plaza | Jose Antonio Agirre | Jose Antonio Agirre plaza | Jose Artetxe | kalea | Jose Artetxe | Jose Artetxe kalea | Juan XXIII | auzoa | Joan XXIII | Joan XXIII auzoa | Julian Elorza | etorbidea | Julian Elortza | Julian Elortza etorbidea | Kale-Aundia | kalea | Kaleaundia (-a) | Kaleaundia | Kale-Barrena | kalea | Kalebarrena (-a) | Kalebarrena | Keixeta | kalea | Kerexeta | Kerexeta kalea | Landeta | etorbidea | Landeta | Landeta etorbidea | Larraņaga Area 71 | industrialdea | Larraņaga | Larraņaga industrialdea | Loiola Auzoa | sakabanatua | Loiola | Loiola auzoa | Loiolako Inazio | etorbidea | Loiolako Ignazio | Loiolako Ignazio etorbidea | Madalena | auzoa | Magdalena | Magdalena auzoa | Nagusia | plaza | Plaza Nagusia (-a) | Plaza Nagusia | Nuarbe | auzoa | Nuarbe | Nuarbe auzoa | Odria | auzoa | Odria | Odria auzoa | Olalde Area 73 | industrialdea | Olalde | Olalde industrialdea | Olazko Amaren | plaza | Olazko AndreMariaren plaza | Olazko Andre Mariaren plaza | Ondarre | kalea | Ondarra(-a) | Ondarra kalea | Oņatz | auzoa | Oņatz | Oņatz auzoa | Oņatz | bidea | Oņazbidea (-a) | Oņazbidea | Orendaundi | kalea | Orendaundi | Orendaundi kalea | Paulo VI | auzoa | Paulo VI | Paulo VI auzoa | Perdillegi | kalea | Perdillegi | Perdillegi kalea | Perez Arregi | plaza | Perez Arregi | Perez Arregi plaza | Salbe | auzoa | Salbe | Salbe auzoa | San Martín | es/es | San Martin | San Martin | Santiago | kalea | Done Jakue | Done Jakue kalea | Santutxo | auzoa | Santutxo | Santutxo auzoa | Serra-Alde |
| Zerralde | Zerralde | Soreasu | auzoa | Soreasu | Soreasu auzoa | Txaribarko Errebala |
| Txaribar | Txaribarko errebala | Txiki | kalea | Kaletxiki | Kaletxiki | Txikia | plaza | Plaza Txikia (-a) | Plaza Txikia | Urbitarte | auzoa | Urbitarte | Urbitarte auzoa | Urola | kalea | Urola | Urola kalea | Urzelaieta Area (Elosiaga) | industrialdea | Urtzelaieta (Elosiaga) | Urtzelaieta industrialdea | Zubi Zahar | kalea | Zubizar | Zubizar kalea |
Oin-oharrak
- (1) Zutabe honetan ageri dira generikorik gabeko izenak, baldin eta horrelako idazkera onartzen badute, euskaraz badirelako hala beharrez generikoz horniturik ageri behar diren izenak, hala nola Elizkale edo Garate Anaiaren auzoa.
|