Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Profesional liberalekin ere lanean

Profesional liberalekin ere lanean

2007-11-14 / 12:02 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP   LANBIDEAK

ELEGUNEk, Azpeitiko enpresen hizkuntzen gestiorako zentroak, Azpeitiko profesional liberalentzat ere egiten du lan.

Profesional liberaletaz ari garenean gisa honetako erakundeez ari gara: hortz klinikak, higiezinen agentziak, autoeskolak, informatika enpresak, aholkularitzak, gestoriak... Enpresa txikiak dira, askotan bi-hiru lagunek osatutakoak baina herrietako hizkuntzaren erabileran eragin nabarmena dute.

2007an profesional liberaletan lanean arituko gara: enpresen kasuan bezala hizkuntza gestiorako planak sustatu, diseinatu eta inplementatuko ditugu.

Neurrian dago ezberdintasuna

Oro har, eta enpresetako hizkuntza gestio planekin konparatuz, profesional liberaletan diseinatu eta inplementatu ohi ditugun hizkuntza gestiorako planak ezberdinak dira: neurrian dago ezberdintasuna. Enpresetako hizkuntza gestiorako planek helburu eta ekintza gehiago izan ohi dituzte, enpresen tamainan dago gakoa. Profesional liberaletan, erakundearen tamaina kontuan hartuta, ekintza gutxiago planteatu ohi ditugu.

Enpresen kasuan bezala, profesional liberalen hizkuntza egoera aztertu ondoren profesional liberal horrentzako helburuak eta ekintzak adosten ditugu gure solaskideekin. Helburuak eta ekintzak adostu ondoren ELEGUNEk ekintza horiek gauzatzeko laguntza teknikoa eta aholkularitza ematen diete profesional liberalei.

2007koen zerrenda

2007an profesional liberal hauekin lanean ari gara:

  • Osatuz
  • Eliku
  • Hortzeder
  • Notaritza
  • Harzubia
  • Loiola Klinika
  • Hitzein Logopedia
  • Berrondo Dentista
  • Olariaga Dentista
  • Azpeita Hortz Klinika
  • Agote
  • Amube
  • ATC Torreladay
  • Izarraitz Inmobiliaria
  • Lagunak Autoeskola
  • Lazkano-Olaizola Inmobiliaria
  • Luba Aholkularitza
  • Pildain Inmobiliaria
  • Ueme
  • Ukabi

Esan bezala, horiekin arituko gara lanean 2007an. Abenduan izango duzue egindakoaren berri.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus