Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeuk idatzi
Jaso ezazu e-postaz
Aisialdia
Besterik
Enpresak
Euskalgintza
Euskaltegia
Euskara
Euskara Patronatua
Herri-elkarteak
Herritarrak
Ikastetxeak
Kulturgintza
Lanbideak
Merkataritza
Udaletxea
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Euskara Patronatuaren plangintzak
»
Gurien
» Herriko elkarteak euskalduntzeko mikroplanak abian jarriko ditu Euskara Patronatuak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> - <b>"Helburua herriko elkarteek erabat euskaraz funtzionatzea da" azaldu du Arantxa Isart Euskara Patronatuko Lehendakariak. > > - Taldeekin "harreman zuzena eta etengabea" izango dutela adierazi dute.</b> > Herriko elkarteak euskalduntzeko mikroplanak abian jarriko ditu Azpeitiko Euskara Patronatuak. Gaur, (2007-10-26) ostirala, aurkeztu dute egitasmoa Euskara Patronatuaren egoitzan. Arantxa Isart, Euskara Patronatuko lehendakariaren esanetan, "egitasmoaren helburua herriko elkarteek euskaraz funtzionatzea da. Horretarako banan-banako azterketak egin eta plan zehatza egingo zaio talde bakoitzari". > > Ihintza Agirretxe, EREGI euskara eta komunikazio elkarteko kidea izango da egitasmoaren teknikaria eta berak azaldu duenez, elkarteei gutun baten bidez egingo zaie egitasmo honetan parte hartzeko gonbidapena. "Gero egitasmoaren xehetasun gehiago eman eta parte hartzeko bilera baterako hitzordua jarriko diegu" esan du Agirretxek. > > > **Fitxa, gero azterketa egiteko** > > > Behin egitasmoari baietza eman ostean, taldekideek fitxa bat bete beharko dute. Fitxa horren bidez, talde barruko zein kanpoko harremanetan erabiltzen duten hizkuntza zein den edo zein lehenesten duten jakingo dute. "Jasotako datu guztiekin hizkuntza azterketa egingo diogu talde bakoitzari, eta bigarren bilera batean zer egin behar duten azalduko diegu" azaldu du Agirretxek. "Batzuk ohiturak eraginda, oharrak idatziko dituzte gazteleraz, eta horien euskarazko ereduak beharko dituzte. Beste batzuk, agian, estatutuak izango dituzte gazteleraz eta Euskara Patronatuaren bidez horiek euskaratu ditzaketela azalduko diegu". > > Taldeekin "harreman zuzena eta etengabea" izango dutela aditzera eman dute Euskara Patronatutik. "Taldeen aurrerapenak gertutik ezagutzeko eta laguntza eskaintzeko aukera emango digu horrek".<b> > > > - Uztarria.com agerkari digitalean "argitaratua":http://www.uztarria.com/albistiek/1193396537 2007-10-26an.</b> > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Elkarteentzako mikroplanak lau urteko lana borobiltzeko":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1193399009 > > - "Herriko elkarteak euskalduntzeko planak azaldu dituzte Euskara Patronatuan":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1193639017 > > - "45 elkarteri eskainiko zaie euskara plana":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1193640237 > > - "Herriko elkarteak euskalduntzeko mikroplanak abian jarriko ditu Euskara Patronatuak":http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1193641429 > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1193641429/inprimatzeko">Inprimatu</a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus