Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  45 elkarteri eskainiko zaie euskara plana

45 elkarteri eskainiko zaie euskara plana

2007-10-29 / 07:43 / Nerea Aranguren - Urola-Kostako HITZA   HERRI-ELKARTEAK

Euskara Patronatuak harreman zuzena izango du taldeekin, laguntza eskaintzeko.

Herriko 45 elkarteri eskainiko dizkio Euskara Patronatuak elkarteak euskalduntzeko mikroplanak. Atzo (2007-10-26) aurkeztu zuten egitasmoa Euskara Patronatuaren egoitzan.

Arantxa Isart Euskara Patronatuko lehendakariaren esanetan, Ģegitasmoaren helburua herriko elkarteek euskaraz funtzionatzea da. Horretarako, taldeekin harreman zuzena eta etengabea izango dugu, aurrerapenak gertutik ezagutzeko eta laguntza eskaintzekoģ.

Mikroplanaren pausoak

EREGI Euskara eta Komunikazio elkarteko kide Ihintza Agirretxe izango da egitasmo honen teknikaria eta elkarteekin lan egiteko pausoak zeintzuk izango diren azaldu zuen.

Gutun baten bidez egingo zaie elkarteei mikroplanetan parte hartzeko gonbidapena. Gero, telefonoz egitasmoaren inguruko xehetasun gehiago eman eta bilera baterako hitzordua jarriko dute.

Behin egitasmoa aurkeztu eta onartu ondoren, talde barruko eta kanpoko harremanetarako hizkuntza zein den edo zein hizkuntza lehenesten duten, eta euskara aldetik dituzten zailtasunak jasoko dituzte fitxa batean.

Behin datuak jasota, hizkuntza azterketa egingo zaio talde bakoitzari eta, beste bilera batean, zein pauso jarraitu behar dituzte azalduko zaie, epeak ere zehaztuz.

Gehienak, kultur elkarteak

45 elkarte hartzen dituen zerrenda bat osatu du Euskara Patronatuak. Bertan, herriko 30 kultur talde daude, baita beste hainbat arlotan (danborrada, merkataritza, erlijioa...) lanean ari diren beste 15 elkarte edo talde ere.

Datorren astetik aurrera, Patronatua horiekin guztiekin harremanetan jarriko da, bakoitzari egokitutako euskara planak abian jartzen hasteko.

  • Urola Kostako HITZA berripaperean argitaratua, 2007-10-27an.

Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus