Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Herriko elkarteak euskalduntzeko planak azaldu dituzte Euskara Patronatuan

Herriko elkarteak euskalduntzeko planak azaldu dituzte Euskara Patronatuan

2007-10-29 / 07:23 / Eli Aizpuru - DV   HERRI-ELKARTEAK

Azpeitiko Kultur taldeei zuzendutako euskara planaren egitasmoa aurkeztu dute Arantxa Isart - Azpeitiko Euskara Patronatuko Lehendakariak eta Ihintza Agirretxe egitasmoaren teknikaria eta EREGI euskara eta komunikazioako langileak.

«Herriko elkarte guztiak euskalduntzea, ahal den neurrian, dela Udal gobernu honen erronka datozen lau urteetan» azaldu zuen Arantxa Isart Euskara Batzordeburuak eta kutur elkarteen euskara plana bide horretan beste pauso bat da.

Helburua

Oraingo egitasmoaren helburua herriko kultur elkarteek erabat euskaraz funtzionatzea da, eta hizkuntza irizpideak ezartzea. Horretarako banan-banako azterketak egin eta plan zehatza egingo zaio talde bakoitzari. Erabiliko den metodogia hauxe da: Elkarteei gutun baten bidez egitasmo honetan parte hartzeko gonbidapena egingo zaie. Gero talde bakoitzeko kideren batekin telefonoz harremanetan jarri eta egitasmoaren xehetasun gehiago eman eta bertan parte hartzeko bilera baterako hitzordua jarriko zaie.

Behin egitasmoari baietza eman ostean taldekideek fitxa bat bete beharko dute. Fitxaren bidez talde barruko zein kanpoko harremanetan erabiltzen den hizkuntza zein den edo zein hizkuntza lehenesten den jakin nahi da. Baita zailtasunak zertan dituzten ere.

Elkarteen datuak jasota hizkuntza azterketa egingo zaio talde bakoitzari, eta bigarren bilera batean zer egin behar duten azalduko zaie, eta epeak zehaztuko dira pixkanaka-pixkanaka lanean hasteko. «Batzuk ohituraz oharrak idatziko dituzte gazteleraz eta horien euskarazko ereduak beharko dituzte, beste batzuk agian estatutuak izango dituzte gazteleraz eta Euskara Patronatuaren bidez euskaratu ahal dituzte», azaldu du Ihintza Agirretxek.

Taldeekin harreman zuzena eta etengabea izango dute, egitasmoa martxan dagoen bitartean taldeen aurrerapenak gertutik ezagutzeko eta laguntza eskaintzeko: «euskara elkarteko txoko guztietara sartzeko ateko giltza eskura jarriko dugu. Gero talde bakoitzari dagokio giltza hartu eta pixkanaka-pixkanaka atea zabaltzen joatea», azaldu du teknikariak.

Egitasmo honekin euskara planen ziklo bat itxiko da. Izan ere, iaz, kirol elkarteei eta gastronomia elkarteei luzatu zitzaien deia eta honekin herriko talde guztiekin eginda geratuko litezke plangintza guztiak.

87 elkarte daude Azpeitian eta oraingo egitasmoan 42 geratzen dira, kultura, merkataritza, guraso elkarte edo gizarte mugimenduetako elkarteak dira (danborradetakoak adibidez), azken plan honetakoak. Datorren astean bertan hasiko dira egitasmoko arduradunak elkarteetara gonbidapenak zabaltzen.

  • DIARIO VASCO egunkarian argitaratua, 2007-10-27an.

Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus