Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Zubiola: "Bulego eta tailer guztian erabiltzen diren planoak euskaraz jarri nahi ditugu"

Zubiola: "Bulego eta tailer guztian erabiltzen diren planoak euskaraz jarri nahi ditugu"

2007-10-25 / 11:45 / Azpeitiko Euskara Patronatua - AEP   ENPRESAK

Zubiola Kooperatibaren Euskara Bartzordeko kideek ELEGUNE zentro teknikoarekin elkarlanean beraien enpresan euskararen erabilera sustatzeko ematen ari diren urratsen berri eman digute jarraian datorren elkarrizketan.

  • Noiz erabaki zenuten hizkuntza-gestiorako plana martxan jartzea?

    2005-2008ko Plan Estrategikoa diseinatu genuenean, kontuan hartu genuen hurrengo lau urteetan ZUBIOLAn eguneroko lanean euskara gehiago erabili nahi genuela. Kontseilu Errektoretik ekarpena luzatu baldin bazen ere, Zuzendaritzan aho-batez onartu zen proposamena.

  • Jarraipen Batzordeko kide zarete. Zeintzuk dira zuen eginkizunak?

    Behin lau urteko Euskara Plana osatuta, enpresako gainontzeko estrategien barruan sartu genuen ZUBIOLAn lan-hizkuntza euskara izango zela eta horretarako behar ziren bitartekoak erabiliko genituela. Jarraipen Batzordea osatzen dugunok Zuzendaritza, Kontseilu Errektore, zeharkako eta zuzeneko langileen ordezkaritza osatzen dugu. Hasieratik oso garbi geneukan ezinbestekoa zela horrelako plan bati tira egiteko Zuzendaritza eta Kontseilu Errektorearen partaidetza.

  • Orain arte ZUBIOLAn euskara gehiago sustatzeko aurrera eraman dituzuen ekintzen artean zeintzuk aipatuko zenituzkete?

    Urteko gestio-planean zehazten ditugun ekintzak ez dira guztiak berdinak izaten. Batzuk errazak dira eta segituan egiten ditugu (errotulazioa eta tailerreko bonoa, emergentzi-plana, nomina, adierazleen-panela... euskaraz sortzea, esaterako) eta beste batzuk aparteko gestioa eskatzen dute, gehienetan informatika kontuak medio. Horien artean dago, esaterako, ZUBIOLAk webgune bidez produktuak eskatzeko duen euskarazko katalogoa. Katalogo osoa euskaraz izanda, ZUBIOLAko hiztegi terminologikoa osatzen ari gara eta bertako piezen izenak euskaraz zabaltzeko kafe-makinan txandaka horma-irudiak jartzen ditugu.

  • Aurrera begira, zein erronka ikusten dituzue ZUBIOLAn euskara gehiago erabiltzeko landu daitezkeenak?

    Hurrengo hiruhilabetean bulego eta tailer guztian erabiltzen diren planoak euskaraz jarri nahi ditugu eta hor ere, aurrena, konfiguradorea itzuli beharra daukagu.

    Bestalde, ikusten ari gara Zuzendaritza eta Euskara Batzordean jarraipena egiten zaion arren, ZUBIOLA osora zabaldu nahi dugula hemen egiten ari garena. Lehen pausua, TXALINTXUPE zirkularra sortzea izan da eta hemendik aurrera kontseilutxoetan planaren berri ere emango dugu langileen iritzia jasotzeko.

_______________________________

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Krux Guridi, Oihan Aizpuru, Josu Labaka eta Gabriel Centeno.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus