Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Euskara Patronatuak profesio liberalentzako katalogoa atera du

Euskara Patronatuak profesio liberalentzako katalogoa atera du

2007-02-15 / 08:00 / Nerea Uranga - Urola Kostako HITZA   LANBIDEAK

2004-2007ko Plan Estrategikoari bukaera ematen ari direla azaldu dute arduradunek.

Lanbide liberalentzako katalogoa atera du Udal Euskara Patronatuak, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) eta Zurekin zuretzat egitasmoaren baitan. Patxi Saez euskara teknikariaren esanetan, «euskara bultzatzeko 2004-2007ko Plan Estrategikoari amaiera ematen ari gara, eta hau da azken pausoa. Lanbide liberalentzako katalogoarekin, arlo sozioekonomikoan erabateko hedapena egingo dugu eta azken muturrera iritsiko gara». Astelehenetik aurrera hasiko dira profesional liberalak bisitatzen eta katalogoa banatzen; Azpeitian 70 inguru direla dio teknikariak.

Lanbide liberalentzako katalogoa, batik bat lau arlori zuzendutako dagoela adierazi zuten atzo Udaleko euskara arduradunek. Arloetako bat zuzenbidea da: «Eguneroko lanean behar den materialaren berri ematen da: liburuak, hiztegiak eta abar».

Beste arloetako bat, osasuneko arlo pribatua da: «arlo horretara bideratuta dagoen materialaren berri ematen dugu eta baita ikastaro bereziak ere, medikuntza orokorrari dagozkionak eta baita espezialitate desberdinei zuzendutakoak ere». Beste bi arloak eraikuntza eta garraiolariak dira.

Eskaintza zehatzaz gain, «eskaintza zabalagoa» ere badagoela azaldu zuten atzo Euskara Patronatuko arduradunek: «Materialaren artean, besteak beste, hiztegi orokorra, idazki ereduak eta kartel mutuak daude. Baina, horretaz gain, itzulpen eta aholkularitza zerbitzuak eta euskara ikastaroak ere eskaintzen ditugu».

  • Urola Kostako HITZA berripaperean argitaratua, 2007-02-03an.


Ildo bereko artikuluak
(irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus