Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Azpeitiak lanbide liberatuen zerbitzua euskaratzeko katalogoa argitaratu du

Azpeitiak lanbide liberatuen zerbitzua euskaratzeko katalogoa argitaratu du

2007-02-19 / 07:53 / Kristina Fernandez - NOTICIAS de Gipuzkoa   LANBIDEAK

Lau arlotan banatu dute eskaintza berria: zuzenbidea, osasuna, eraikuntza eta garraiolariak.

Azpeitiko Udaleko Euskara Patronatuak lanbide liberalak euskalduntzeko zerbitzu katalogo berria kaleratu du. Modu honetan, herriko profesional guztiek euskarazko eskaintza emateko aukera izango dutela aurreratu zuten Udaleko Euskara batzordeburua den Ana Mendizabalek eta Euskara Patronatuko zuzendari Patxi Saezek eta era berean, euskara mailan Udala egiten ari den apustua nabarmendu nahi izan zuten.

"Azpeitian 70 profesional liberatu inguru daude, taxilariak, sendagileak... zenbatuz. Astelehenetik aurrera (2007-02-05), katalogo berria aurkezten hasiko gara lanbide bakoitzean eta pertsona bakoitzari. Banan-banan denei eskainiko dizkiegu zerbitzu berriak", azaldu zuen Ana Mendizabal zinegotziak.

Euskara Patronatuko zuzendariak adierazi zuenez, katalogoa lau arlo desberdinetan banatuta dago: zuzenbide saileko lanbideak (abokatuak, aholkulariak eta prokuradoreak besteak beste), osasun saila (sendagileak, erizainak...), eraikun- tza munduko lanbideentzat (arkitektoak, aparejadoreak...) eta, azkenik, garraiolariak (taxilariak adibidez).

"Material eta liburu desberdinak eskaintzen ditugu arlo bakoitzari lotuta. Gainera, osasun arloan, sendakuntza orokorraz gain, odontologia edota psikologian oinarritutako liburu zehatzak ere baditugu. Horrez gain, euskaltegiak ikastaro bereziak antolatuko ditu osasun munduko langileentzat", esan zuen Saezek.

Bestalde, Azpeitiko Euskara Patronatuak eskaintzen dituen gainontzeko zerbitzuak ere eskatu daitezkeela gogoratu nahi izan zuen zuzendariak: "Hala nola, kartelak egiteko zerbitzua ere hor dugu. Aholkularitza eta itzulpengintza lanak ere egiten ditugu. Eskaintza zabala dugu eta galde-tzea besterik ez dute Euskara Patronatuan".

Azken pausoa Lanbide liberala duten profesionalei zuzendutako eskaintza berri honekin, Azpeitiko Udaleko Euskara departamentuak legealdi honetan egin beharreko lanak eginda uzten dituela pentsatzen dutela adierazi zuten Euskara Patronatuko arduradunek.

"Legealdi honetan, hau da 2003tik hasi eta amaitzear dagoen une honetara arte, lanean aritu gara Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiarekin. Arlo sozio-ekonomiko guztian zehar mugitu gara eta falta zitzaigun arlo bakarra lanbide liberalena zen. Euskara mailan erabateko hedapena izateko azken pausotzat hartu daiteke eskaintza berria hau", azpimarratu nahi izan zuen Saezek.

"Herria osatzen duten arlo guztietan mugitu gara, enpresetan, ikastetxeetan, elkarteetan... Azpeitiko Udalak apustu handia egin du herrian euskara bultzatzeko", azaldu zuen Ana Mendizabalek.

  • NOTICIAS de Gipuzkoa egunkarian argitaratua, 2007-02-03an.


Ildo bereko artikuluak
(irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus