Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Lanbide liberalentzako katalogoarekin arlo sozioekonomikoa osatu du EBPN-k

Lanbide liberalentzako katalogoarekin arlo sozioekonomikoa osatu du EBPN-k

2007-02-07 / 10:36 / Mailo Oiarzabal - DIARIO VASCO   LANBIDEAK

Lanbide liberalentzako hizkuntza zerbitzuen katalogoa argitaratu du Euskara Patronatuak. Zuzenbidea, osasun pribatua, eraikuntza eta garraioa, landu diren arloak.

Azpeitiko Udalak lan-mundura zuzendutako euskara zerbitzu sorta berria prestatu du. Atzo (2007-02-02) aurkeztu zuten Udal Euskara Patronatuan lanbide liberalei zuzendutako katalogo berria, arlo horri begira osatu den lehendabizikoa. Aurrez merkataritzan eta enpresetan abian jarritako ekimenekin bat egingo du lanbide profesionalei bideratutako plangintza horrek eta horrela, Patronatuaren zuzendari Patxi Sáezen hitzetan, «Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) barruan legealdi honen hasieran planeatutakoaren azken pausoa» eman du Udalak, bai behintzat herriko arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera normalizatua sustatzeari dagokionez.

Lau arlo nagusi

Lanbide liberalei zuzendutako ekimena gauzatzerakoan lau arlo nagusi hartu dituzte kontuan Euskara Patronatuan: zuzenbide arloko profesionalena (abokatuak, prokuradoreak, aholkulariak...), osasun arlo pribatuarena, eraikuntzarena (arkitektoak, aparejadoreak, injeniariak...) eta garraioarena (taxistak, garraiolariak...).

Katalogoan jaso dituzten zerbitzuak ere lau arlo horien arabera sailkatu dituzte. Zuzenbide arloko profesionalentzat, adibidez, euskarazko lege-testuak edota hiztegiak eskainiko dituzte. Osasun arlo pribatukoei dagokienez, liburu eta bestelako materialez gain, euskaltegian ikastaro bereziak egiteko aukera eskainiko zaie. Medikuntza orokorra, espezialitateak... Lanbide bakoitzari egokitutako ikas-materialak daude horretarako, HABEk sortutakoak.

Eskaintza berezituaz gain eskaintza bateratua ere jasotzen du katalogoak, hala nola kartelak edo itzulpen eta aholkularitza zerbitzuak. Zerbitzuok, beste arloetako profesionalei eskaintzen zaizkien bezala, dohainikakoak dira.

70 profesional inguru

Katalogoa aurkeztu ondoren, orain argitalpen berria eta bere edukiak lanbide liberaletan ari- tzen direnei eskaintzea izango da hurrengo urratsa.

Ana Mendizabal Euskara ba- tzordeburuak azaldu zuenez, «banan-bana aurkeztuko diegu profesionalei katalogo hau». Datorren astelehenean bertan hasiko dira bisitak egiten Euskara Patronatutik. Guztira, ekimen honekin Azpeitian diharduten 70 profesional ingururengana iristea aurrikusten dute Patronatuko arduradunek.

  • Estreinakoz Diario Vasco egunkarian argitaratua, 2007-02-03an.


Ildo bereko artikuluak
(irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus