Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Azpeitiko Udalak Elegune euskara ekimena sortu du

Azpeitiko Udalak Elegune euskara ekimena sortu du

2006-11-09 / 07:00 / Ainara Sarobe - Estrategia Empresarial   ENPRESAK

Enpresetan euskara planak garatzen lagunduko du.

Eusko Jaurlaritzak sortutako LanHitz programa Azpeitian kokatzen diren enpresei zuzenduko da. Programa berri hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Euskaltzaindiaren, ADEGI Enpresarien Elkartearen eta Azpeitiko Udalaren babesarekin jaio da eta hori aurrera eramateko ELEGUNE, Enpresen Hizkuntza Gestioa Hobetzeko Zentro Teknikoa sortu da.

Programa berri honen helburua Azpeitian kokatzen diren enpresek azpiegitura tekniko bat izan dezatela da herriko enpresen hizkuntza-gestiorako beharrei erantzuteko. Elegune enpresa mota guztiei dago zuzendua, batez ere txiki-ertainei, hauek baitira zailtasu gehien eta baliabide gutxien daukatenak hizkuntza gestiorako planifikazioa aurrera eramateko. Proiektu honek enpresa bakoitzaren arabera lantzen ditu euskara planak, haien hizkuntza-gestioa erraztuz eta tresna eta baliabide egokiak eskura jarriz.

Azpeitiko Udalak, dagoeneko, aurkeztu die egitasmo berri hau herriko 12 enpresa handienei eta oso harrera ona izan du, denek egin baitute bat proiektuarekin (Biele, Zubiola, Danona, Sammic, Corrugados Azpeitia, Grumal-Pemec, Altuna y Uria, Grual Hidraulica, Lanmobel, Antzibar, Sarralle, eta Astigarraga Kit Line). Enpresa hauen guztien artean 2.100 langile biltzen dira eta %51a industria arloko lantegiak dira. Hala ere, hau hasiera besterik ez da, Eleguna herriko enpresa guztietan aurkeztuko da eta.

Programa malgua

Programaren ildoa malgua izango da, hau da, enpresa bakoitzak erabakiko ditu bere helburuak eta erabiltzen duen hizkuntza non, noiz, nola eta zertarako erabili enpresak berak erabakiko du. Gainera, gastuen kargua Azpeitiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren gain geratuko da. Elegune ekimeneko langileak hizkuntza aholkularitzan espezializatutako Emun Kop. Elk.eko teknikariak izango dira eta hauei Azpeitiko Euskara Patronatuko arduradunak gehituko zaizkie. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta ELA, Euskadiko CC.OO., LAB eta Euskadiko UGT sindikatuek lan-munduan euskararen erabilera biziberritzeko hitzarmen markoa izenpetu dute. Lankidetza Akordio Marko honek euskara lan-munduan biziberritzea du xede eta Jaurlaritzak eta sindikatuek urte hasieratik landu dute. Hitzarmen hau irailaren 6an Kultura Sailak eta Confebask, Adegi, Cebek eta SEA enpresaburuen elkarteek izenpetu zuten enpresa alorrean euskararen erabilera biziberritzeko hitzarmen markoaren ildotik doa. Hala, euskara era sistematizatuan lan-munduan txertatuko da.

  • Estrategia Empresarial aldizkarian argitaratua , 2006ko urriaren 1-15, 301. alean.


Dokumentu interesgarriak (irakurtzeko gainean sakatu)

Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus