Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Atzerritarrak euskarara eta herrira hurbiltzen

Atzerritarrak euskarara eta herrira hurbiltzen

2006-10-25 / 07:00 / Mailo Oiarzabal - DIARIO VASCO   IKASTETXEAK

70 haur eta gazte ari dira hizkuntza integrazioa bultzatzen duen "Etorkizun" programa berrian parte hartzen.

Udalak, Euskara Patronatuaren eta Gizartekintza departamentuaren elkarlanean oinarrituta, "Etorkizun" izeneko programa berria jarri du abian hil honetan bertan, eta atzo aurkeztu zuten. Etorkin eta etorkizun arteko «hitz jokoa» izen hartuta, Ana Mendizabal Hezkuntza eta Euskara batzordeburuak azaldu zuen «etorkinak integratzeko programa» dela, «euskaraz ikas dezaten bultzada eman eta herrian integratu eta azpeitiar izan daitezen» ahalbidetzea helburu duena. Euskara Patronatuak lehendik ere baditu atzerritarrei euskara irakasteko porgramak, horien artean bereziki etorkinei zuzendutako "Aisa", baina oraingo honetan haur eta gazteak dira, bereziki, "Etorkizun" berriaren jomuga.

Izan ere, herriko ikastetxeekin eta Zapo Txoko gaztegunearekin batera hasi da garatzen programa. "Etorkizun"en egitura Mondragon Unibertsitatearekin batera landu du Euskara Patronatuak eta Aitziber Bilbao da bere koordinatzailea. Berak azaldu bezala, bitan banatzen da. Alde batetik 4 eta 12 urte artekoekin ikastetxeetan burutzen da lana, eta bestetik, Zapo Txokon, 12 eta 18 urte artekoekin egiten dena. Ikastetxeetan zazpi talde osatu dira: hiru Iraurgin, beste hiru Karmelo Etxegarain eta bat Ikasberrin. Guztira 62 ikasle dira, eta astean ordubeteko bi saio izaten dituzte, bakoitzak bere ikastetxean, 14:00etatik 15:00etara. Ikasturte honetan bertan «kopuru horiek igotzea» espero dutela esan zuen Bilbaok, eta programa «talde bakoitzari egokituta» dagoela. «Ahalik eta saio dinamikoenak egiten saiatzen gara, jolasaren bidez, ahalik eta atseginenak izan daitezen». Zapo Txokon antzerki tailerra dute, «euskara saioekin tartekatuz».

Esperientzia ona

Ikasberri, Iraurgi, Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastolako zuzendariek ere parte hartu zuten atzoko aurkezpenean, eta guztiek bat egin zuten programa «esperientzia ona» izaten ari dela esaterakoan. Izan ere, aurreko ikasturte amaieratik izan dute ezagutzeko aukera, esperientzia pilotu gisa joan den maiatzean hasi baitzen lana ikastetxeetan. Etorkinen ugaltzeak ikastetxeei «esfortzu handia» eskatzen diela-eta, honelako ekimenekin «zama hori arintzen» laguntzen zaiela nabarmendu zuten.

Cada vez más inmigrantes, pero menos que en el resto de la comarca

Cada vez son más los inmigrantes que llegan y se instalan en Azpeitia, pero los porcentajes son más bajos que en el resto de la comarca. Así lo reflejan los datos que dio a conocer ayer durante la presentación del programa "Etorkizun" la técnico de Servicios Sociales del Ayuntamiento, Edurne Zubia.

El año pasado el Ayuntamiento elaboró un estudio sobre la inmigración en el municipio y, según el mismo, el porcentaje de inmigrantes de Azpeitia (el 2,75 % de la población total) estaba prácticamente un punto por debajo de la media de la comarca (3,73 %).

En lo que llevamos de 2006, ese porcentaje ha aumentado. En 2005 Azpeitia contaba con 13.884 habitantes y de ellos 383 eran extranjeros. A día de hoy, la población general ha aumentado hasta situarse en 14.023, y también ha aumentado el número de extranjeros: son 462 censados, el 3,3 % de la población, y aún por debajo, por tanto, de la media comarcal.

La afluencia cada vez mayor de inmigrantes hace que deban adoptarse una serie de medidas y servicios, como por ejemplo el programa presentado ayer. En el departamento de Servicios Sociales y en cuanto a los inmigrantes, según Zubia, «nos implicamos sobre todo en la inserción laboral. Este año hasta ahora hemos ofrecido dos cursillos, uno del programa Auzolan y otro de Comercio». Hasta septiembre, en 2006 el departamento ha atendido a 106 inmigrantes, «entre ellos 14 nuevos en septiembre, mes en el que hemos notado un aumento considerable».

Zubia dijo que atienden a «muchos inmigrantes, porque normalmente llegan en una situación económica dificil y necesitan ayuda». Sin embargo, rechazó «los tópicos que circulan, que dicen que los inmigrantes absorben todas las ayudas y que no quieren trabajar. Quisiera subrayar que nuestra experiencia no coincide con dichas apreciaciones».

  • Estreinakoz Diario Vasco egunkarian argitaratua, 2006-10-21ean.


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus