Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Euskarazko Zerbitzuaren Garantia lortu ahal izango dute merkatariek Azpeitian

Euskarazko Zerbitzuaren Garantia lortu ahal izango dute merkatariek Azpeitian

2006-10-17 / 07:00 / Kristina Fernandez - NOTICIAS de Gipuzkoa   MERKATARITZA

Ziurtagiria lortzeko prozesuan 117 establezimenduk hartuko dute parte. Prozesuan sartutako dendek, zerbitzuez gain, lana ere euskara hizkuntzaz egiten dela egiaztatu ahal izango dute.

Eguneroko eginbeharretan, lanaren arlo eta komunikazio maila guztietan funtzionamendua euskaraz egiten dela egiaztatzen duen ziurtagiria lortzeko prozesua zabalduko du Azpeitiko Euskara Patronatuak, gaur egun bezeroei zerbitzua euskaraz ematen ari diren herriko 117 merkaritza establezimenduetan.

Azpeitiko Udalak herriko lan munduko arlo desberdinetan euskara bultzatzeko lanean dihardu eta egitasmo desberdinen artean Euskarazko Zerbitzuaren Garantia izenekoa aurkitzen da. Produktu bat saldu edo zerbitzu bat eskain-tzeko establezimendu batek bezeroarekin dituen komunikazio modu guztietan (ahozko harremanetan, jendaurreko elementu idatzietan, publizitate eta promozio ekintzetan...), bezeroak euskara erabili ahal izango duela ziurtatzen du egiaztagiri honek.

Udalak, Euskara Patronatuaren bitartez, urte osoan zehar herriko establezimendu guztiei laguntza eta zerbitzu desberdinak eskaintzeaz gain, Euskarazko Zerbitzuaren Garantia egoera ziurtatu nahi duten establezimenduei aholkularitza pertsonalizatua eta laguntza teknikoa eskainiko die.

Euskara Patronatuak establezimenduaren hizkuntza egoeraren azterketa egingo du, kanpo irudia hobetu eta hizkuntza normalkun-tzarako urratsak finkatu eta adostuko ditu, bere promozio eta gizarteratzeaz arduratuko delarik. Prozesu honi esker, bezeroarekiko ahozko nahiz idatzizko komunikazioan, euskara erabiltzeko aukera eskaintzen duen establezimendua izatea lortzen da.

Prozesuaren amaieran, berriz, Azpeitiko Euskara Patronatuak ikur bereizgarria emango die saltokiei, euskara berme osoz erabiltzen dela agerian uzteko.

Azken hiru urteetan herriko 177 establezimendu izan dira bezeroari euskarazko zerbitzua ziurtatzeko hizkuntza prozesuetan sartu direnak. Horietatik, 117k Euskarazko Zerbitzuaren Garantia egoera egiaztatzea lortu dute. Aurten, Azpeitiko beste 68 establezimendu inguru izango dira prozesu honetan sartzeko aukera izango dutenak.

Establezimendu guztiak bisita-tzen hasiko da Azpeitiko Euskara Patronatua, saltoki bakoitzaren egungo hizkuntzazko egoera ezagutzeko eta, behar dutenei, aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaintzeko.

Gainera, aurten lehenengoz, prozesuan sartuta dauden establezimenduek, zerbitzuaz gain, lana ere euskaraz egiten dutela egiaztatzeko aukera izango dute. Horretarako, saltokietan egunerokotasuneko fun-tzionamenduan izaten diren ahozko eta idatzizko barne eta kanpo harreman eta komunikazioetan euskara lan hizkuntza gisa zenbateraino erabiltzen den neurtuko dute.

  • NOTICIAS de Gipuzkoa egunkarian argitaratua, 2006-09-23an.


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus