Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Euskarazko zerbitzuaren garantia

Euskarazko zerbitzuaren garantia

2005-11-03 / 07:00 / Azpeitiko Euskara Patronatua   MERKATARITZA

Azpeitiko zerbitzu arloko komertzio, taberna eta salerosketa-jarduera guztietan "Euskarazko Zerbitzuaren Garantia" lortzeko aukera ematen du Azpeitiko Euskara Patronatuak.

Zer da?

Zer da?

Zure kometzioa, taberna edo zerbitzu-jarduera, bezeroarekiko komunikazio modu guztietan euskarazko zerbitzua ziurtatzen duen establezimendua izan daiteke.

Hizkuntza normalkuntzarako aholkularitza pertsonalizatua eta laguntza teknikoa eskainiko dizkizugu Azpeitiko Euskara Patronatuan: erabateko profesionaltasunarekin eta dohainik.

Zure establezimenduaren beharretara egokitutako eginkizunak eta komunikazioa hobetzeko proposamenak jorratuko ditu lan talde tekniko batek.

Zer lortuko duzu?

Prozesu horren amaieran, establezimenduaren kanpo irudian euskara erabiltzea eta bezeroarekiko ahozko harremanetan nahiz idatzizko komunikazioetan ere, zure negozioa, euskara erabiltzeko aukera eskaintzen duen establezimendua izatea lortuko duzu.

Zer egin behar da?

Azpeitiko Euskara Patronatuarekin harremanetan jarri besterik ez duzu prozesuan parte hartu nahi izanez gero. Diagnostiko eta hizkuntza planifikaziorako metodologia jakin batekin elkarlanerako urrats nagusiak ondorengoak izango dira:

  1. Establezimenduaren hizkuntzazko egoeraren azterketa egin.
  2. Establezimenduaren kanpo irudia hobetu eta hizkuntza normalkuntzarako urratsak finkatu eta adostu.
  3. Euskarazko zerbitzua bezeroari ziurtatzeko prozesua martxan jarri.
  4. Establezimenduaren promozioa eta hizkuntza normalkuntzarako abiatutako prozesuaren gizarteratzea.
  5. Urteroko ebaluaketa eta jarraipen lana.

Ikur bereizgarria

"Euskarazko Zerbitzuaren Garantia" lortutakoan zure bezeroen aurrean erabili dezakezun ikur bereizgarria emango dizu Azpeitiko Euskara Patronatuak zure saltokian ematen duzun zerbitzua, berme osoz, euskaraz ere ematen duzula agerian uzteko.

Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus