Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Euskarazko pelikularik arrakastatsuena Azpeitian

Euskarazko pelikularik arrakastatsuena Azpeitian

2005-10-20 / 17:00 / Azpeitiko Euskara Patronatua   AISIALDIA

Aupa Etxebeste! filma Azpeitian ikusteko aukera dago euskarazko jatorrizko bertsioan. Historiako euskarazko pelikularik ikusiena bihurtu da, izan ere, estreinatu zenetik, hilabete eskasean, 50.000 ikusle izan baititu.

Zortzi emanaldi Azpeitian

Zortzi emanaldi Azpeitian

Asteburu honetan Aupa Etxebeste! filmaren zortzi emanaldi izango dira Azpeitiko Soreasu zinemalekuan:

  • Ostirala (urriak 21)
    • 22:00
  • Larunbata (urriak 22)
    • 17:00
    • 19:30
    • 22:00
  • Igandea (urriak 23)
    • 17:00
    • 19:30
    • 22:00
  • Astelehena (urriak 24)
    • 20:00

Oporrak etxetik atera gabe

Oporretan Marbellara joan behar dutela esan eta esan ibili ondoren, etxebestetarrak sosik gabe geratzen dira udaldiko oporretara irten behar duten egun berean. Bizilagun eta ezagunen esamesak ez entzutearren itxurak egiten dituzte: maletak prestatu, autoan sartu, bizilagunei agur esan eta Marbellarako bidea hartu ere bai. Baina, gaueko ordu txikietan atzera berriz etxera bueltatzen dira isil-isilik oporrak etxean izkutatuta pasatzeko intentzioarekin.

Etxebestetarrek etxean gordeta pasako dituzte oporrak. Itxurakeriak alde batera utzi eta, euren arteko gezurrak eta miseriak elkarri aurpegiratu ondoren, bizitzako oporrik onenak pasako dituzte.

Aupa Etxebeste! filmari buruzko informazioa (ikusteko gainean sakatu)

Inprimatu


Erantzun

 
1.263 lagunek ikusi dute Aupa Etxebeste! Azpeitian
2005-10-27 / 17:12 / Azpeitiko Kultura Saila

Arrakasta handia izan du Aupa Etxebeste! filmak Azpeitian. Guztira 1.263 lagunek ikusi dute:

  • Ostirala (urriak 21)
    • 22:00 202 lagun
  • Larunbata (urriak 22)
    • 17:00 78 lagun
    • 19:30 116 lagun
    • 22:00 171 lagun
  • Igandea (urriak 23)
    • 17:00 261 lagun
    • 19:30 233 lagun
    • 22:00 31 lagun
  • Astelehena (urriak 24)
    • 20:00 171 lagun

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus