Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Azpeitiko hainbat entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dute

Azpeitiko hainbat entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dute

2005-07-04 / 12:05 / Itxaso Ferreras - Kontseilua   EUSKALGINTZA

Azpeitian hirugarren aldiz banatu da Bai Euskarari Ziurtagiria herriko enpresa, saltoki eta era guztietako entitateen artean. Herriko plazan ospatutako ekitaldian 33k jaso dute Ziurtagiria.

“Pozgarria da ikustea iaz konpromisoak hartu zenituzten entitateek urtean zehar bete eta neurri berriak hartu dituzuela”, aipatu du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek. “Batzuek maila gainditu duzue zerbitzua euskaraz ematera iristeraino eta entitate berriak gehitu zaizkio prozesuari”.

Herriko Jose Luis Gorrotxategiren bertsoen ostean, Gizarte Eragileak hitz egin du, Aitziber Salegik: “hartutako konpromisoaren gauzapena jasoko dugu gaur”, adierazi du. “Konpromisoak hartu ditugun erakundeok bidea irekitzen ari gara beste batzuk bide beretik joan daitezen”.

Euskalgintzako ordezkaria Laxaro Azkune izan da, Uztarria kultur Koordinadorako Lehendakaria. “Azpeitiko gizarte eragileak eta euskalgintza, euskararen alde aurrerapausoak emateko gai izan gara eta herritarrok harro egon gaitezke egindako lanarekin”. Gizarte eragileek Udalaren eta euskalgintzaren arteko harremana berriro ezartzeko nahia adierazi dute.

“Kontseiluan ziur gaude denon konpromisoaren bidez euskararen egoera hobetuko dugula, dagokion tokia berreskuratuko diogula”, bukatu du Xabier Mendigurenek.


(ITXASO FERRERAS SANTAMARIA Kontseiluaren komunikazioburua da)

Gai honi buruz erabili.com-en argitaratutakoak

Inprimatu


Erantzun

 
Azpeitiko 71 erakundek HEBE daukate: HEmen Bezeroarekin Euskaraz
2005-07-04 / 12:15 / Azpeitiko Euskara Patronatua

Azpeitian merkataritzako 71 establezimenduk bezeroari zerbitzua erabat euskaraz emateko baldintza guztiak betetzen dituzte. Azpeitiko Udalak aitormen ekitaldia egin die (2005-04-14) establezimendu horiei guztiei eta HEBE (Hemen Bezeroarekin Euskaraz) aitormen-agiria banatu die. Euskal Herri osoan ez dago beste herririk merkatal arloan horrenbeste establezimendu dituenik bezeroei zerbitzua euskaraz emateko gaitasunarekin.

Informazio zabalagoa HEMEN

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus