Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Etxez aldatu dira Euskara Patronatua eta Udal Euskaltegia

Etxez aldatu dira Euskara Patronatua eta Udal Euskaltegia

2004-09-14 / 11:43 / Azpeitiko Euskara Patronatua   EUSKARA PATRONATUA

Azpeitiko Euskara Patronatua eta Udal Euskaltegia tokiz aldatu dira eta 2004-05 ikasturteari Kontzeju Zaharrean eman diote hasiera (azken solairuan).

Herriko plazatik bi pausotara daude orain Azpeitiko Euskara Patronatua eta Udal Euskaltegia: Udaltzaingoa dagoen etxe berean, alegia, Kontzeju Zaharreko 3. solairuan. Herritarren artean Sindikatu Zaharra ere esaten dioten eraikinean.

Aldaketa derrigorrezkoa izan da, izan ere, orain arte, azken bost urteotan, Perdillegi kaleko 3.ean izan dute egoitza (Institutu Zaharrean) baina hil honetan bertan eraitsi egin behar dute.

Behin-behineko aldaketa

Hala ere, Kontzeju Zaharreko egoitza behin-behinekoa izango da Euskara Patronatu eta Udal Euskaltegiarentzat. Behin betiko egoitza San Miguel Patronatua kokatuta dagoen etxean izango dute. Oraintxe ari dira egokitze lanetan eta bi hilabeteren bueltan lanak amaituta izango dituzte.

Hasiera batean, ikasturte berriari San Miguel Patronatua kokatuta dagoen Perdillegi kaleko lehenego zenbakian ekiteko asmoa zegoen. Hain zuzen ere, hasiera batean, egin beharreko egokitze lanak irailerako amaituta izatea aurrikusi zen baina eraikuntza arloan izandako grebak hankaz gora bota zituen aurrikuspen guztiak.

Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus