Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Azpeitiko enpresak gustura Euskara Patronatuaren zerbitzuekin

Azpeitiko Euskara Patronatua / Euskara Patronatua / 2004-09-02 / 09:11


Azpeitiko Euskara Patronatuak eskaintzen dituen zerbitzuetatik, terminologia arloko kontsultak egitea jotzen dute interesgarrienetzat Azpeitiko enpresa eta lantegiek.



Terminologia arloko kontsultak egiteko aukera

Terminologia arloko kontsultak egiteko aukera

Azpeitiko Euskara Patronatuak hainbat zerbitzu ematen die Azpeitiko enpresa eta lantegiei, besteak beste, terminologia arloko kontsultak egiteko aukera eskaini, enpresako testuak zuzendu, hizkuntza inguruko aholkuak eman, eta dokumentu edo agiri erabilienak euskaratu.

Zerbitzu horietatik terminologia arloko kontsultak egitea da, Azpeitiko enpresa eta lantegien ustez, haien enpresetan euskara bultzatzeko lagunduko dien zerbitzurik eraginkorrena.

Azpeitiko Euskara Patronatuak gaur egun bat-bateko terminologia kontsulta zerbitzua du Azpeitiko enpresentzat amaraunean eta baita bat-bateko itzulpen zerbitzua ere. Euskara Patronatuak ematen dituen zerbitzu horiek Azpeitiko enpresen %83k erabiltzen du.

Enpresaren idazkiak zuzentzea eta Euskararen Egiaztagiria eskuratzea ere oso erakargarriak enpresentzat

Azpeitiko enpresa eta lantegiek aipatzen dute oso lagungarri zaiela Euskara Patronatuak haien testuak zuzentzen laguntzea, euskara gehiago erabiltzeko ahaleginean; gainera, oso positibotzat jotzen dute hizkuntza arloan dituzten zalantzak argitzeko aukera eskaintzea Euskara Patronatuak.

Era berean, Euskararen Egiaztagiria eskuratzeko prozesuan laguntza eskaintzen die Euskara Patronatuak enpresa eta lantegiei. Zerbitzu hori ere oso lagungarri iruditzen zaie, enpresan bertan euskara gehiago erabiltzeko.

EUSKARA PATRONATUAK ESKAINITAKO ZERBITZUAKENPRESEN INTERESA
%
Enpresan gehien erabiltzen diren esaldiak eta testu laburrak bildu eta itzuli% 43
Dokumentu erabilienen ereduak euskaratu (fakturak, albaranak, eskabide-orriak,...)% 44
Terminologia-kontsultak egiteko aukera eskuragarri izan% 63
Testuak zuzendu eta hizkuntza-aholkularitza zerbitzua eskuragarri izan% 61
Produktuen etiketetan euskara erablitzeko laguntza eskaini% 20
Euskara gehiago erabiltzeko informazioa zabaldu, eta langileen artean sentsibilizaziorako mezuak zabaltzeko laguntza eskaini% 28
Langileak euskaraz alfabetatu eta trebatzeko ikastaro bereziak eskaini% 37
Enpresaren kanpoko errotulazioa euskalduntzen lagundu% 26
Herrian egiten den publizitatea euskaraz egiten lagundu% 33
Enpresari aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dizkion enpresarekin euskara idatziz erabiltzen hasteko lehen urratsak eman% 36
Enpresaren kudeaketan etengabeko kalitatea (EFQM eredua), eta euskararen erabilera ziurtatzeko aholkularitza-zerbitzua jaso% 35
Azpeitiko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin, enpresak berak kanpoko aholkularitza enpresa bat kontratatu, eta euskara sustatzeko plan bat diseinatu eta martxan jarri% 25
Azpeitiko EBPNren barruan, enpresetan euskara sustatzeko sor litekeen herri mailako batzorde batean enpresako ordezkari batek parte hartu% 32
Udalak enpresetara zabaldu ahal duen Euskararen Egiaztagiria eskuratu% 60


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.eus/plangintzak/gurien/1090820987