Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Gurien »  Azpeitiarren erabateko adostasunarekin

Azpeitiarren erabateko adostasunarekin

2004-04-05 / 07:06 / Azpeitiko Euskara Patronatua   HERRITARRAK

Azpeitiko enpresa eta erakundeen %96k Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzearen alde sinatu du.

Azpeitiko gizarte-sarean txertatuta dauden 735 erakunde (%96) Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) Azpeitian abian jartzearen alde azaldu dira. Azpeitiko erakunde horiek guztiak, EBPN elkarlanean garatzeko, adostasun-agiri bana sinatu dute.

Orain arte Euskal Herri osoan inon eta inoiz lortu den adostasunik handiena lortu da Azpeitian euskara plan bat aurrera eramateko. Izan ere, 735 erakunde horiez gain, 5.000 azpeitiar baino gehiagoren sinadurak ere bildu baitira EBPN martxan jartzearen alde.

Eragilez eragileko adostasun-mailari dagokienez, EBPN garatzeko erabateko adostasuna ikastetxeek eta Udalak (%100) agertu dute; ondoren, arlo sozio-ekonomikoan ere adostasuna ia erabatekoa da: Merkataritza (%97), profesional liberalak (%97) eta enpresak (%96); hirugarren tokian, aurrekoengandik oso gertu, herriko elkarteak daude (%89) eta Foru Aldundiaren erakundeak (%80); eta azkenik, talde politikoak eta sindikatuak ageri dira (%67).

Elkarte motaUnibertsoaEzezkoakSinatutakoak%
Enpresak1486142%96
Merkataritza42213409%97
Profesional liberalak81279%97
Herri-elkarteak84975%89
Hezkuntza11011%100
Talde politikoak eta sindikatuak624%67
Foru Aldundiaren erakundeak514%80
Udala eta udal-erakudeak11011%100
Guztira76833735%96

Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus