Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)

Gizartearen esparru guztietan Euskararen erabateko erabilera lortzeko

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) Eusko Jaurlaritzak bultzatutako plana da. EBPNren helburu nagusia, berriz, euskara gizarteko esparru guztietara zabaltzea da.

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) euskararen zabalkuderako neurriak hartzeko tresna da. Eta neurri horiek guztiak helburu bakar batekin: euskaldunek euskaraz bizitzeko aukera izateko (maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean).

Hiru lan-ildo

Euskara gizarteko arlo guztietara zabaltzeko, hiru lan esparru (edo helburu estrategiko) ezartzen ditu EBPNk:

  1. Euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioak etenik izan ez dezan lortzea.
  2. Euskararen erabilera gizarteko esparru guztietara zabaltzea.
  3. Euskara bera, komunikazio-tresna den aldetik, lantzea eta aberastea.

Era berean, hiru helburu estrategiko horiek lortzeko, gizarte-arlo ezberdinetan zein neurri eta ekintza garatu behar diren zehazten ditu Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak. Honetaz guztiaz informazio sakonagoa nahi baduzu sakatu hemen.

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus