Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Euskara Patronatuaren plangintzak »  Azpeitiarren bultzadarekin abiatu da EBPN

Azpeitiarren bultzadarekin abiatu da EBPN

Azpeitian abiaburu ezin hobea izan du Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak (EBPN). Azpeitiko gizarte-sarearen %95 azaldu da Plana bultzatzearen alde: 712 erakunde eta 5.000 azpeitiar baino gehiago.

EBPNren bitartez euskara Azpeitian bultzatzeko prest al dauden galdegin zaienean erantzun eredugarria eman dute azpeitiarrek: orain arte Euskal Herrian inoiz, inon, inork eman duen erantzunik handiena.

Beraz, Azpeitiko Euskara Patronatuak esku artean duen langintzarik garrantzitsuena Eusko Jaurlaritzaren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia Azpeitian garatzea da.

Hona hemen orain arte eman diren urratsak:

1.- 2001eko apirilean Eusko Jaurlaritzak Azpeitiko Udalari jakinarazi zion Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia udalen bidez garatzeko asmoa zuela.

2.- 2001eko azaroaren 27an, Udalbatzak aho batez onartu zuen Plan Nagusia (EBPN) Azpeitian abian jartzea. Azpeitia EBPN abian jartzen lehenengo herria izango da.

3.- 2001eko abenduaren 2an, "Euskararen Nazioarteko Egunean" Azpeitiko 712 erakunde eta 5.000 azpeitiar baino gehiago Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) Azpeitian abian jartzearen alde azaldu ziren.

4.- 2002ko otsailean, Azpeitiko Euskara Patronatuak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlan teknikoari ekin zioten EBPN Azpeitian garatzeko. Azpeitian EBPN abian jartzeko burutu beharreko aurrelanak finkatu ziren eta lan-egutegia adostu zen.

5.- 2002ko martxoan, bi herri-administrazioen erroldetako datuak erabiliz, Azpeitian euskararen diagnostiko orokorra egin zen esparruz esparru.

6.- 2002ko maiatzean, Azpeitian dagoeneko abian zeuden eta EBPNren esparru eta ekintzekin bat datozen jarduera guztien datu-bilketa burutu zuen Azpeitiko Euskara Patronatuak.

7.- 2002ko ekainean, bildutako datuen irakurketa eta ondorioak atera zituen Azpeitiko Euskara Patronatuak. Ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailordetzarekin batera otsailean egindako euskararen diagnostikoa osatu zuten.

8.- 2002ko irailean, Azpeitian EBPNren baitan garatu beharreko esparru eta ekintzei buruzko lehen zirriborroa burutu zuen Azpeitiko Euskara Patronatuak.

9.- 2002ko urrian, Eusko Jaurlaritzak ezarritako jarraibideen arabera, Azpeitian Euskara Sustatzeko Udal-aurrekontuari buruzko txosten teknikoa burutu zuen Azpeitiko Euskara Patronatuak. Horretarako, 2001. urtean Azpeitiko Udalak euskara sustatzen erabilitako diruak aztertu ziren.

10.- 2002ko azaroan, udalez udal Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia egiteko aplikazio informatikoa sortu zuen Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailordetzak. Udalerri bakoitzak derrigorrez aplikazio informatiko horretan sartu behar ditu garatu behar duen planaren nondik norako guztiak. Azpeitiko Euskara Patronatua Azpeitiko EBPNri buruzko nondik norakoak sartzen hasi zen.

11.- 2002ko abenduan, Euskara Patronatuaren Zuzendaritza Batzordean Azpeitiko Udalak hartu beharreko erabakien gaineko txosten teknikoak aurkeztu ziren:

  • Giza baliabideei dagokienez, Azpeitian EBPN garatu ahal izateko Euskara Patronatuaren dimentsionamendurako proposamen-txostena, Eusko Jaurlaritzaren jarraibideekin bat etorriz.
  • EBPN garatzearren, Azpeitiko Euskara Batzordea antolatzeko jarraibide-txostena, udalerriko gizarte-eragileekiko osagarritasuna bermatzeko.
  • Eusko Jaurlaritzak udaletan EBPN garatzeko ezarritako behin betiko prozedura eta Azpeitiko Udalak eman beharreko urratsen txosten teknikoa.

12.- 2003ko urtarrilaren 31an, Azpeitiko Euskara Patronatuak Azpeitia 2003-2006 Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia -ren proposamen teknikoa burutu du.

Hemendik aurrera dokumentu honekin ondorengo urratsak emango dira:

  • Azpeitiko gizarte-eragile, euskalgintza eta herritarren ekarpenak jasoko dira.
  • Azpeitiko EBPN garatzeko Euskararen Aholku Batzordearen ekarpenak eta onarpena jasoko du.
  • Euskararen Aholku batzordeak onespena eman ondoren, Azpeitiko Udalbatzak onartuko du eta indarrean jarriko da.

13.- 2003ko otsailetik Azpeitian EBPN garatzearen alde sinatutako gizarte eragile guztien hizkuntza egoeraren azterketa erakundez erakunde egiten ari da Euskara Patronatua. Azterketa horren helburua banan-banan aztertutako erakunde bakoitzari euskararen normalizaziorako neurri egokiak proposatzea da.

14.- 2003ko martxotik Azpeitiko gizarte-sarean euskararen erabilera oztopatzen duten faktoreen ikerketa egiten ari da Euskara Patronatua, erakundez erakunde eta Azpeitiko gizarte esparru guztietan. Ikerketa honen bitartez, Azpeitian euskararen erabilera erabatekoa izan dadin gainditu beharreko oztopoak identifikatuko dira eta, ondoren, hizkuntzaren normalizaziorako neurriak proposatuko dira.

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus