Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Lantresnak »  INEM erakundearen lan-kontratuak euskaraz

INEM erakundearen lan-kontratuak euskaraz

Espainiako INEM erakundearen lan-kontratuak euskara hutsean erabil daitezke. Kontratuen euskarazko eredu ofizial guzti-guztiak erabili.com-en eskura ditzakezu.

Orain arte elebietan

Orain arte INEM erakundearen lan-kontratu gehienak gaztelaniaz edo elebietan bakarrik erabil zitezkeen, orain, berriz, den-denak euskara hutsean ere bai.

INEM erakundeak, Gipuzkoan duen Lurralde Zuzendaritzaren bitartez, bideratu ditu lan-kontratuen euskarazko itzulpenak. Oraintsu arte, euskarara itzulitako lan-kontratu gehienak elebietan bakarrik erabil zitezkeen. Horretaz jabetuta, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailordetzak (HPS) bere burua eskaini zion INEM erakundeari euskarazko eredu elebakarrak egiteko eta INEMeko Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzak eskaintza onartu zion. Beraz, lan-kontratuen euskara hutsezko ereduak Hizkuntza Politikarako Sailordetzak (HPS) prestatu ditu INEM erakundearen oniritziarekin.

Lege balioa

Lan-kontratuen euskarazko ereduek gaztelaniazkoek duten lege-balio berbera dute.

Lan-kontratuen euskarazko eredu hauek euskararen erabilpena arautzen duen 1982ko Legeak herritarrak nahi duen hizkuntza aukeratzeaz dioenarekin bat datoz.

Lortzen zailak

INEM erakundeak amaraunean duen www.inem.es helbidean gaztelaniazko lan-kontratuak bakar-bakarrik eskura daitezke. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailordetza (HPS) hutsune horretaz jabetuta lan-kontratuen euskarazko ereduak webgune jakin batean era iraunkorrean eta eskuragarri jartzeko lanean ari da. HPSk euskara hutseko lan-kontratu ereduen banaketa gaztelaniazko agiriek dutenaren parekoa izatea nahi du.

Euskarazko ereduak etengabe berritu

Aldian-aldian, legeetan egindako aldeketen arabera, aldatu egiten dira lan-kontratuen testuak: HPSk bide finko bat ezarri nahi du euskarazko bertsioak ere garaiz eguneratu eta zabaltzeko.

Erabiltzeko erraztasunak

Gaztelaniazko lan-kontratuak ordenagailuz bete daitezke; euskarazkoak ere ordenagailuz betetzeko prestatu dira.

Ezaugarri teknikoak

  • Azpian duzun taularen ezkerreko zutabean agertzen diren kodeak Espainiako Gizarte Segurantzaren Gordailuzaintzak erabiltzen dituen berberak dira.
  • Euskarazko kontratu ereduak PDF formatuan daude. Beraz, irakurri edo inrpimatzeko Adobe Acrobat Reader behar duzu.

LAN-KONTRATUEN EUSKARAZKO EREDUAK
EreduaIzenburuaKontratu kodea
PE/166Langile minusbaliatuen aldi baterako lan-kontratua kontratu mugagabe bihurtzeko jakinarazpena139 / 239
PE/170Lan-kontratu mugagabea100 / 200
PE/172Lanaldi osoko lan-kontratu mugagabea150 / 100
PE/17462/2003 Legearen 1.3 eta 1.5 puntuetako lehen atalaren 44. Artikuluan aurreikusitako langabeentzako lan-kontratua150 / 250 / 350 / 450 / 550
PE/175Trebakuntzarako lan-kontratua421
PE/176Praktikarako lan-kontratua420 / 520
PE/177Iraupen jakineko lan-kontratua401 / 402 / 410 /501 / 502 / 510 / 540
PE/179Bitarteko lan-kontratu hobariduna, amatasun, adopzio eta adoptatu aurreko harrera edo harrera iraunkor eta haurdunaldiko arriskuagatiko atsedenaldietan langileak ordezkatzekoa410 / 510
PE/181Jarraitasunik gabeko lan finkoak egiteko lan-kontratua350 / 300
PE/182Txandakako lan-kontratua441 / 541
PE/183Aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzeko jakinarazpena109 / 209 / 189 / 289
PE/185Aldi baterako kontratua jarraitutasunik gabeko lan finkoak egiteko kontratu mugagabe bihurtzeko jakinarazpena309 / 389
PE/186Langile minusbaliatuak kontratatzeko lan-kontratu mugagabea, maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege-Dekretuaren babesean egina (ekainaren 4ko BOE)130 / 230 / 330
PE/187Langile minusbaliatuentzako aldi baterako lan-kontratua430 / 530
PE/190Enplegu-zentro berezietan lan egiten duten minusbaliatuen izaera bereziko lan-harremana arautzen duen lan-kontratua150 / 250 / 350 / 401 / 402 / 410 / 430 / 420 / 421 / 501 / 502 / 510 / 530 / 520 / 990
PE/191Lan-kontratuaren luzapenaren gaineko jakinarazpena
PE/192Jarraitasunik gabeko langile finkoei lanean hasteko jakinarazpena
PE/193Presondegietan zigorturik dauden langileentzako obra edo zerbitzuko lan-kontratua450 / 550
PE/194Lanaldi laburreko lan-kontratu mugagabea450 / 550
PE/195Espainiako zientzia- eta teknologia-sisteman ikertzaileak sartzeko lan-kontratua420 / 520
PE/196Ikerketa-proiektua egiteko lan-kontratua401 / 501
PE/197Txandakako kontratuaren eranskina
PE/198Langile minusbaliatuak mugagabe kontratatzeko edo horien aldi baterako lan-kontratuak mugagabe bihurtzeko pizgarri-eskaera
PE/199Langile minusbaliatuak mugagabe kontratatzeko edo horien aldi baterako lan-kontratuak mugagabe bihurtzeko pizgarri-eskaera403 / 503
PE/200Lanaldi laburreko lan-kontratu mugagabeetako ordu osagarriei buruzko eranskina
PE/201Enplegu-zentro berezietan lan egiten duten langile minusbaliatuen aldi baterako lan-kontratua kontratu mugagabe bihurtzea109 / 209 / 309
PE/202Langabeziagatiko diru-laguntzak jasotzen dituzten 52 urtez gorako langile langabetuak kontratatzea. Abenduaren 12ko 45/2002 Legea, bosgarren aldi baterako xedapena (abenduaren 13ko BOE)150 / 100 / 450 / 401 / 402 / 410 / 421 / 420 / 990
PE/203Trebakuntza-jardueretan parte hartu izanaren ziurtagiria
PE/204PE/174 eta PE/202 ereduen eranskina

  • Lan-kontratuen euskarazko ereduak banan-banan eskuratu beharrean denak batera eskuratu nahi badituzu sakatu HEMEN

Euskarazko lan-kontratu ereduak erabili.com webgunean

Azpeitiko Euskara Patronatuak Espainiako INEM erakundearen euskarazko lan-kontratu ofizialak erabili.com webgunean jarri ditu erabili nahi dituen orok esku-eskura izan ditzan. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailordetzarekin elkarlanean eredu horiek etengabe berritu eta eguneratuko ditugu edozein aldaketa gertatzen denean.

Inprimatu

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus