Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  eskatu »  Zerorrek erabaki nolako kartela nahi duzun.

Zerorrek erabaki nolako kartela nahi duzun.

Euskara kalitate-faktorea delako, zure lana errazte aldera, Azpeitiko Euskara Patronatuak "Azpeitian Merkataritza Euskaraz" (AME) egitasmoaren barruan hizkuntza inguruko materiala, zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen dizu. Eskaintza hau behar-beharrezkoa izango duzu, bai eguneroko lanean, bai eta bezeroekiko harremanetan ere.

Zure saltokirako edonolako idatzia prestatu behar baduzu (bisita-txartelak, menuak, kartelak...), egiozu zeure eskaera Euskara Patronatuari eta euskara hutsean jasoko duzu berehala.

Zerbitzu honekin eskaintzen dizkizugun produktu eta material guztiak doan dira. Horretarako ezinbestean bete beharreko baldintza, ordea, idatzi hori euskaraz bakar-bakarrik erabiltzea da.

Egizu zeure eskaera

Behar dituzun kartelak edo produktuak eskatzeko ondorengo eskaera-orria bete ezazu.

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus