Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  eskatu »  Euskara ikastaroak »  Josten (Testugintza ikastaroa)

Josten (Testugintza ikastaroa)

JOSTEN ikastaroak idazkigintzaren esparru guztietako testu ereduak aztertzea eta ikasleari testuak sortzen erakustea du helburu. JOSTEN ikastaroa batez ere lan munduan aurki ditzakegun idazkien alderdi teknikoa lantzeko eta garatzeko ikastaroa da: testu gramatika, testu egituraketa, hizkuntz egokitasuna eta komunikagaitasuna.

Gainera gaur egun idazkiak moldatzeko ezinbesteko tresna da ordenagailua. JOSTEN ikastaroan ikasleak, idazkiak sortzeko eta gordetzeko, Microsof Word euskarazko testu prozesatzailea erabiltzen ikasiko du.

Ikastaroaren iraupena 15 ordukoa da eta astean bi egunetan emango da. Ikasleek ordenagailu bana erabiliko dute, eta bi ordu eta erdiko saioak izango dira. Ikastaroaren amaieran ikasle guztiei ikastaroa egin dutenenko agiria emango zaie.

Ikastaro honetan izena emateko, bete eskaera-orria.

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus