Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  eskatu »  Euskara ikastaroak »  Jolasak eta kantak

Jolasak eta kantak

Haurrak dituzten gurasoei zein haurrekin lanean ari diren hezitzaileei zuzendutako ikastaroa.

Ikastaro honetan parte hartzen duten ikasleei jolasean eta kantuan aritzeko material egokia ezagutzera emango zaie, era berean, ikasleek umeen jolasak eta kantak landuko dituzte. Horretarako gelan bertan jolasean eta kantuan arituko dira, une gozo eta aberasgarria igarota jolasak ikaste aldera.

Ikastaroaren iraupena 12 ordukoa izango da eta amaieran ikastaroa egin duten guztiei bertan landutako jolas eta kantuekin osatutako liburuxka eta ikastaroa egin duteneko agiria emango zaizkie.

Ikastaro honetan izena emateko, bete eskaera-orria.

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus