Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  eskatu »  Euskara ikastaroak »  Iturri Onetik (euskararen kalitatea)

Iturri Onetik (euskararen kalitatea)

ITURRI ONETIK I

Ikastaro hau EGA dutenentzat da. Azpeitiko Udal Euskaltegiak duela urte batzuk jarri zuen martxan euskara sakontzeko ikastaro hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lankidetzan, eta arrakasta ikaragarria lortu du, izan ere, dagoneneko 317 ikasle baitira ikastaroa egin dutenak.

Ikastaro honek euskararen kalitatea du helburu. Euskararen erabilera okerrak aztertzea eta hizkuntzaren egokitasunaren eta zuzentasunaren bideak erakustea. Ikasle bakoitzak 250 orrialdeko sorta eskuratuko du, besteak beste, Euskaltzaindiaren azken lau urteotako erabakiekin eta ikastaroan landuko diren eduki eta ariketekin.

Ikastaroa astean bi orduko saio bakarrean emango da eta 30 orduko iraupena izango du.

ITURRI ONETIK II

Ikastaro hau ere EGA izan eta euskara sakondu nahi dutenentzat da. Ikastaro honek testugintza du helburu eta ikastaroan testu-mota guztiak ezagutu eta aztertzeaz gain, testuen egitura egokia eta osagaiak ere landuko dira.

Ikastaro hau astean bi orduko saio bakarrean emango da eta 20 orduko iraupena izango du.

Euskara sakontzeko ikastaro hauek egiten dituzten ikasle guztiei agiri bana emango die Azpeitiko Udal Euskaltegiak ikastaroaren amaieran.

Ikastaro honetan izena emateko, bete eskaera-orria.

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus