Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  eskatu »  Euskara ikastaroak »  Ipuin Kontaketa

Ipuin Kontaketa

Haur txikiak dituzten gurasoei zein haurrekin lanean ari diren hezitzaileei zuzendutako ikastaroa.

Ikastaroan ipuinen egitura ezezik, kontaketarako euskarriak (ahozkoa, liburua) eta teknikak ere landuko dira. Ikastaroaren amaieran lortu nahi dena ikasleak umeen aurrean ipuinak egoki kontatzeko gauza izatea da, hau da, ipuin sortzaile eta kontatzaile trebe bihurtzea.

Astean bi orduko saio bakarra izango da eta ikastaroaren iraupena, berriz, 24 ordukoa da. Ikastaroaren amaieran ikasle guztiei ikastaroa egin duteneko agiria emango zaie.

Ikastaro honetan izena emateko, bete eskaera-orria.

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus