Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  eskatu »  Euskara ikastaroak »  Betiko herri kantak

Betiko herri kantak

Ikastaro hau, batez ere, haur, gaztetxo eta gazteekin harreman zuzena duten guztientzat antolatu da (begirale, hezitzaile, irakasle eta gurasoentzat). Dena dela, gazteei zuzen-zuzenean eskaintzeko ere prestatua dago ikastaroa.

Ikastaroan “betiko herri kantak” landu eta abestuko dira, bai Azpeitiko gizarte-ospakizunekin uztartutako kantak, bai lagunarteko edo familiako kantak.

Ikastaroaren iraupena 10 ordukoa izango da eta ikastarora etortzen direnei landutako kantak eta partiturak biltzen dituen liburuxka eta ikastaroa egin duteneko agiria emango dizkie Azpeitiko Euskara Patronatuak

Ikastaro honetan izena emateko, bete eskaera-orria.

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus