Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  eskatu »  Euskara ikastaroak »  Alfabetatzea: 1 eta 2 mailak

Alfabetatzea: 1 eta 2 mailak

Alfabetatzea euskaldun zaharrentzat da. Hizketan primeran egiten dutenentzat baina euskara batuaz irakurtzen eta, batez ere, idazten ondo moldatzen ez direnentzat. Alfabetatzeko 1. eta 2. mailak ikasturte bakarrean egin daitezke egunero euskaltegira bi ordutan etorrita. Badira alfabetatzeko lehen maila egin beharrik ez duten ikasleak, aurretik bere kasa ikasten ibili direlako, hauen kasuan, astean hiru egunetan etorrita nahikoa izaten da. Alfabetatzeko ikasturtearen amaieran ikasleak prest izaten dira EGA azterketara aurkeztu ahal izateko.

Ikastaro hauetan izena emateko, bete eskaera-orria.

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus