Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  eskatu »  Dirulaguntzen berri »  Euskara ikasteko diru-laguntzak (2015-2016 ikasturtea)

Euskara ikasteko diru-laguntzak (2015-2016 ikasturtea)

Udal Euskaltegian ikasten dutenentzat

Beka hauek jasotzeko ezinbestekoa izango da Azpeitian erroldatuta egotea ikasturte osoan. Azpeitian erroldatuta ez bazaude, galdetu zure herriko Udalean zer diru-laguntza dituzun.

  1. Diru sarreren araberako beka:

    Beka hau jaso ahal izateko, errenta-aitorpenean azaltzen den diru-sarrera netoa hartuko da oinarritzat eta etxean diru horretatik bizi zaretenon artean zatiketa egingo da. Zatiketa eginda 9.080,40 euro edo gutxiago ateratzen bada etxeko bakoitzarentzat, % 50 gutxiago ordainduko duzu. Zatiketa horrek 9.080,41 eta 9.680,40 euro artean ematen badizu, matrikula ordaintzerakoan % 25 gutxiago ordainduko duzu.

    Adibidea: Eman dezagun etxe batean aita, ama eta hiru seme-alaba bizi direla, eta etxe horretan aurreko urtean 45.402,00 euro neto sartu direla. Zatiketa egingo dugu:

    • 45.402,00:5 = 9.080,40 euro etxeko bakoitzarentzat.

    Beraz % 50eko beka dagokio pertsona horri. Horrek esan nahi du matrikula osoa ordaindu beharrean erdia bakarrik ordaindu beharko duela.

    Kontuan izan beti ere diru-sarrera garbiak, netoak hartuko ditugula kontuan, ez gordinak/ brutoak.

    Beka hau eskatzeko, honako agiri hauek ekarri behar dituzu Euskaltegira

    • 2015. urtean egin den errenta-aitorpenaren fotokopia (2014ko errentarena). Horrelakorik ezean, Ogasun Zerbitzuak egindako agiria.
    • Bizikidetza-ziurtagiria (certificado de convivencia). Agiri hau udaletxean eskatu. Bertan azaldu behar du non bizi zaren eta norekin (guraso eta anai-arrebak, senarra/emaztea eta seme-alabak...). Kontuz ibili: ez dugu behar zu non bizi zaren bakarrik (certificado de vecindad) baizik bizikidetzakoa (non eta norekin bizi zaren).
    • Nortasun agiriaren edota pasaportearen fotokopia.
    • Beka eskatzeko orria bete (zure irakasleak emango dizu) eta urriaren 30erako ekarri euskaltegira.
  2. Asistentzia beka:

    Beka hau ikasturte amaieran emango zaizue Euskaltegiko ikasleei, bi baldintza hauek betez gero:

    • ikasturteko orduen % 85eko asistentzia erreala izatea ikasturtean. Nahiz eta faltak justifikatuak izan, asistentzia-falta gisa hartuko dira.
    • Azterketa gaindetzeagatik (HABEren mailetakoa, EGAkoa, IVAPekoa, OSAKIDETZAkoa, ERTZAINTZAkoa, HEZKUNTZAkoa...) erakunde publiko batengandik diru-laguntza jasotzeko aukerarik ez izatea.

      Erakunde publiko batengandik ordaindu duzun matrikula osoaren diru-laguntza jasoko ez bazenu, Azpeitiko Euskara Patronatuak emango dizu ordaindu duzun matrikularen eta jaso duzun diru-laguntzaren arteko diferentzia.

    Zure asistentzia % 85etik gorakoa izan bada, ordaindu duzun matrikularen % 100a berreskuratuko duzu; materialaren dirua, berriz, ez.

    Asistentzia kontrolatzeko, irakasleak emango dizun asistentzia-orri bat sinatu beharko duzu egunero. Sinadura hauen arabera neurtuko da beka dagokizun ala ez.

    Diru sarreraren beka lortzen duenak asistentziarena ere eskatzeko aukera badauka.

  3. Etxe beretik kide bat baino gehiago etortzen bada, batek matrikula osoa ordainduko du eta besteak erdia (% 50a). Gainera, biek eska ditzakete aurrez adierazitako bekak. Baina kontuan izan pertsona horiek familia-unitate bakarrean (errenta aitorpen bakarrean) sartuta egon behar dutela.
  4. Langabetuentzako beka:

    Langabetuek ez dute ordaindu beharrik izango, bi baldintza hauek betez gero:

    • 1.- Langabea izatea, eta horretarako Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren agiria ekarri beharko du.
    • 2.- Ikasturteko orduen %85eko asistentzia erreala izatea ikasturtean. Nahiz eta faltak justifikatuak izan, asistentzia-falta gisa hartuko dira.

    Oharra: hala ere, ikastaroa amaitu aurretik euskara mailetako tituluren bat lortu edo lanean hasi delako ikastaroa utzi beharra izanez gero, ikastaroa ordaindu beharrik ez luke izango.

Azpeitiko Udal Euskaltegia ez den beste euskaltegi batean ikasten duten azpeitiarrentzat

Azpeitiko Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten ari den azpeitiar orok bi beka jasotzeko aukera du:

  • Asistentzia beka.
  • Diru-sarreren araberako beka.

Oharra: Beka hauek jaso ahal izateko ezinbestekoa izango da tituluren bat lortzeagatik (HABEren mailetakoak, EGAkoak, IVAPekoa, OSAKIDETZAkoa, ERTZAINTZAkoa, HEZKUNTZAkoa...) erakude publiko batengandik diru laguntza jasotzeko aukerarik ez izatea.

Erakunde publiko batengandik ikasleak benetan ordaindu duen matrikula osoaren diru-laguntza jasoko ez balu, Azpeitiko Euskara Patronatuak emango dio ordaindu duen matrikularen eta jaso duen diru-laguntzaren arteko diferentzia, beti ere, ondoren zehazten diren baldintzak betez gero:

  1. Asistentzia beka

    Azpeitiko Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten dabiltzan azpeitiarrei Azpeitiko Udalak, Euskara Patronatuaren bitartez, % 50eko diru-laguntza emanten die, baldin eta, ikasturtea amaitutakoan % 85eko asistentzia egiaztatzen badute.

    Beka hau lortu ahal izateko eskaria Azpeitiko Euskara Patronatuan egin behar da, eta eskarigileak honako agiri hauek aurkeztu behar ditu:

    • Azpeitian erroldatuta dagoela adierazten duen Udalaren egiaztagiria.
    • Amaitutako ikasturtean % 85eko asistentzia izan duela egiaztatzen duen agiria (euskaltegiarena).
    • Matrikula ordaindu duela egiaztatzen duten agiriak (euskaltegiarena eta banketxearena).
    • Beka eskatzeko orria bete (Azpeitiko Euskara Patronatuan).
    • Nortasun agiriaren edota pasaportearen fotokopia.
  2. Diru-sarreren araberako beka

    Diru-sarreren araberako beka lortu ahal izateko, % 85eko asistentzia izatea ezinbestekoa da. Bi baldintzak (% 85eko asistentziarena eta diru-sarrerena) betetzen dituzten ikasle azpeitiar guztiek, ikasturte amaieran, eskaria egin eta agiri bidez behar bezala egiaztatu eta gero, % 75eko diru-laguntza jasoko lukete Azpeitiko Euskara Patronatuarengandik.

    Jakina, diru-sarreren beka lortzeko baldintza bete ez, baina % 85eko asistentzia daukaten ikasle azpeitiar guztiek % 50eko beka jasoko dute.

    Hona hemen diru-sarreren araberako beka lortu ahal izateko baldintzak:

    Beka hau jaso ahal izateko, errenta-aitorpenean azaltzen den diru-sarrera netoa hartuko da oinarritzat eta etxean diru horretatik bizi direnen artean zatiketa egiten da. Zatiketa eginda 9.080,40 euro edo gutxiago ateratzen bada etxeko bakoitzarentzat, euskara ikasten ari den ikasle horrek ordaindu duen matrikularen % 25 itzuliko dio Azpeitiko Udalaren Euskara Patronatuak ikasturte bukaeran, baldin eta, % 85eko asistentziaren baldintza ere betetzen badu (beraz, diru-sarrera beka izanda, ikasle horri benetan beka bidez itzulitako dirua ordaindutako matrikularen % 75 litzateke).

    Adibidea: eman dezagun etxe batean aita, ama eta hiru seme-alaba bizi direla, eta etxe horretan aurreko urtean 45.402,00 euro neto sartu direla. Zatiketa egingo dugu:

    • 45.402,00 : 5 = 9.080,40 euro etxeko bakoitzarentzat.

    Beraz % 25eko diru-sarrera beka dagokio pertsona horri. Horrek esan nahi du benetan ordaindutako matrikularen % 75 bueltatuko zaiola, baldin eta % 85eko asistentzia ere baldin badu.

    Diru-sarreren beka hau eskatzeko, honako agiri hauek ekarri behar dira:

    • Azkena egin den errenta-aitorpenaren fotokopia.
    • Bizikidetzaren-ziurtagiria (certificado de convivencia). Agiri hau udaletxean eskatu. Bertan azaldu behar du non bizi den euskaltegira datorren ikaslea eta norekin (guraso eta anai-arrebak, senarra/emaztea eta seme-alabak...).
    • Amaitutako ikasturtean % 85eko asistentzia izan duela egiaztatzen duen agiria (euskaltegiarena).
    • Matrikula ordaindu duela egiaztatzen duten agiriak (euskaltegiarena eta banketxearena).
    • Beka eskatzeko orria bete (Azpeitiko Euskara Patronatuan).
    • Nortasun agiriaren edota pasaportearen fotokopia.
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.eus